Informazio orokorra
Zer da Euskadiko Liburutegi Sistema Nazionala (ELSN)?
Euskadiko Liburutegi Sistema Nazionala 1990ean sortu zen (7/1990 LEGEA, uztailaren 3koa, Euskal Kultur Ondareari buruzkoa) eta Euskadiko udal liburutegi guztiez osatua dago.
Zer da Euskadiko Liburutegi Sistema Nazionalaren on line katalogoa?
On-line sarean parte hartzen duten EAEko udal liburutegietako funtsak biltzen dituen datu-base bat da. On line katalogo (OPAC) honi esker posible da web bidez eta elebiz parte hartzen duten liburutegi guztietako funtsetan kontsultak egitea, bai eta erabiltzaile-txartel bakarra edukitzea zentro guztietarako balioduna.
Aukera ematen du, gainera, jakiteko aleak non dauden, eskuragarri dauden, irakurleren batek hartuak dituen eta noiz itzultzekoak diren ere. Interneti konektatutako edozein ordenagailutatik egin daiteke kontsulta.
Beraz, OPAC liburutegi-sarean sartzeko-tresna da, honako zerbitzuak ematen dituen aplikazioa alegia:
Zenbat liburutegi daude ELSNren on line katalogoan?
Gaur egun EAEko hiru lurraldeetako 168 udalerriren menpeko 209 liburutegietako funtsak kontsulta daitezke.
Parte hartzen duten liburutegien zerrenda.
Egin daitezke kontsulta bateratuak bertan dauden liburutegi guztien katalogoetan?
Bai. Bertako 209 liburutegietako funtsetan batera kontsulta bat egiteko, helbide honetara jo behar da: http://www.liburutegiak.euskadi.net/katalogobateratua. Funts horiek bi milioi aletik gora jasotzen dituzte. Horrekin batera, OPACi esker liburutegi jakin bateko funtsean bilaketa banakakoak egin daitezke.
Liburutegi-txartel berarekin sar naiteke ELSNren on line katalogoan dauden liburutegi guztien mailegu-zerbitzuan?
Jakina. Proiektuaren helburua da, azken batean, herritarren eskura jartzea ELSN on line katalogoan sartuta dauden liburutegietako funts eta zerbitzuak.
Erantsitako balio gisa, gainera, Sareko liburutegi batzuek Izenpe ziurtagiria ematen dute, ohiko irakurle-txartelaren ordez.
Nola eska dezaket ELSNren erabiltzaile-txartel bakarra?
Txartel zaharra berritzen duzunean, edo berria egiten duzunean, pasahitz bat eskuratuko duzu Internet bidez OPACen eragiketak egiteko.
Zer eskaintzen dit ELSNk, etxetik Interneten bidez konektatzen banaiz?
OPACen web helbidean konektatzen bazara, liburutegi parte-hartzaileen katalogoak kontsultatu ahalko dituzu, zure maileguak nola daude ikusi, haiek berritu, eta aleak eskatu edo erreserbatu. Gainera, liburutegiari zure iradokizunak eta erosketa-proposamenak -desiderata izenekoak- helaraz diezazkiokezu. Horretaz gainera, interesatzen zaizkizun gaien inguruko bibliografiak sor ditzakezu edo gustuko web-loturen zerrendak egin.