Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen Zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Liburutegi Zerbitzua
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Formakuntza


<<  Itzuli

Liburutegi Zerbitzuak lehentasunezkotzat jo du ELSN on line katalogoari atxikitako udal liburutegi publikoetako langileak prestatzea liburutegi-kudeaketarako abysNet programaren erabileran, bai eta katalogoa linean mantentzeko beharrezkoak diren prozesu teknikoen alorrean ere.

Prestakuntza jardueren laburpena (2004/05)

absysNET ikastaroak

Proiektuaren zati bati edo besteari atxikita dauden langile guztiek jaso dute Baratz-ek emandako prestakuntza liburutegi-kudeaketako tresnaren erabileraren gainean.

2004ko urtarriletik 2005eko azaroaren bitartean 30 ikastaro antolatu dira, honela banaturik:

  • 21 ikastaro (15 h) aurretik Absys erabiltzen zuten langileak birziklatzeko.
  • 9 ikastaro (25 h), orain arte lanean prozedura automatizaturik erabiltzen ez zuten liburutegietako langileei zuzenduta.

Ikastaro horietan guztira 540 ordu sartu dira, 143 liburutegitako 302 erabiltzaile prestatzeko.

Katalogazioa

Alor honetan dagoeneko egin dira hainbat ikastaro, autoritateak, monografiak eta material bereziak katalogatzearen inguruan, proiektuan bildu izan diren eta pertsonala, aurrekontua edo disponibilitatea dela-eta katalogazio kooperatiboa bere gain hartu duten liburutegietako langileei zuzenduta.

2005eko azken hiruhilekoan beste katalogazio-ikastaro baten deialdia egingo dugu. Ikastaroa zuzenduta egongo da, alde batetik, proiektuaren V. fasean integratutako liburutegietara eta, bestetik, dena delako arrazoiengatik katalogatu beharrean aurkitzen diren aurreko faseetako langileei.

Jarraian, Liburutegi Zerbitzuak katalogazioaren inguruan eman duen prestakuntza berariazkoa laburtuko dugu:

  • I. fasea. Proiektuaren I. faseari atxikitako liburutegietako prestakuntza tokian tokiko zentroetan egin zen. Bisitaturiko liburutegiak: Getxo, Leioa eta Irun.
    Etxebarriko liburutegiak (Bekosolo eta San Antonio) Vitoria-Gasteizen 2005eko otsailaren 28tik martxoaren 2ra bitartean antolatutako Katalogazio Lantegian trebatu ziren. Irungo liburutegiko langile bat ere joan zen lantegi horretara.
  • II. fasea. Katalogazio Lantegi bat antolatu zen 2004ko urriaren 18an eta 19an. Bertara Arrasate, Durango, Eibar, Erandio, Ermu eta Galdakaoko liburutegietako teknikariak joan ziren.
  • III. fasea. III. faseko liburutegientzako Katalogazio Lantegia 2005eko otsailaren 28tik martxoaren 2ra bitartean egin zen Lakuan. Honako liburutegiak egon ziren bertan: Amurrio, Andoain, Berriz, Deba, Elciego, Etxebarri, Hernani, Irun, Legazpi, Errenteria, Tolosa eta Zumaia.
  • IV. fasea. Katalogazio Lantegia 2005eko maiatzaren 24tik 26ra egin da Lakuan. Fase honetara deitutako liburutegiak hauek izan ziren: Hondarribia, Oiartzun eta Zarautz. Honakoei ere dei egin zitzaien: Barakaldo, Bergara, Bermeo, Elgoibar, Galdakao eta Oñati.
  • V. fasea. Katalogazio-tailerra 2005eko urriaren 17tik 19ra Lakuan egin zen. Abadiño, Agurain, Amorebieta, Azpeitia, Barakaldo, Elorrio, Legazpi, Mungia, Muskiz, Oñati, Zamudio eta Zarautzeko Udal Liburutegietako profesionalek parte hartu zuten.

Eskuratzeak

Liburutegi-kudeaketako absysNET programaren funtzionalitateak ahalik eta hobekien baliatzeko, Liburutegi Zerbitzuak programaren moduluen gaineko prestakuntza ematen die interesaturik dauden liburutegi guztiei.
2005eko urtarrilean eskuratzeei buruzko moduluaren gaineko ikastaroa eskaini zitzaien horretarako interesa agertu zuten hainbat liburutegiri.

Argitalpen seriatuak

Sareko Liburutegietan jasotako aldizkako argitalpenak kudeatzeko moduluaren erabilera Liburutegi Zerbitzuaren lehentasunezko helburuetariko bat da. Modulua erabiltzen hasteko, 2005eko urriaren 3tik 5era Vitoria-Gasteizko CETICen kurtso bat antolatu zen eta han Arrasate, Berriz, Eibar, Ermua, Galdakao, Irun, Las Arenas, Leioa, Mungia, Renteria eta Tolosako Udal Liburutegietako profesionalek parte hartu zuten.

<<  Itzuli

Azken eguneratzea: 2007/01/15