Eusko Jaurlaritzaren jarduerak
- Liburutegiak eta Kulturaren Euskal Plana -
2000. urtean sortu zenetik, Kulturaren Euskal Kontseilua euskal kulturaren eragile publiko eta pribatuen arteko elkargune bat izan da. Bere helburu nagusia lankidetza bultzatzea eta kultur eremu euskaldun bat egituratzea da, gero eta globalizatuagoa den ingurunean.Bere lan egitasmoaren funtsezko osagaia, oinarrian dagoena, Kulturaren Euskal Plana dinamizatzea izan da. Plan horrek EAEn euskal kulturaren gainean ikuspegi estrategikoei, jarduera irizpideei eta lehentasunei buruz eragile publiko eta pribatuen arteko adostasuna islatu nahi du.
Kulturaren Euskal Plana zenbait ardatz estrategiko, jarduera-ildo eta jardueren inguruan egituratu da, horiek denak 2004-2015 urteetan garatu beharrekoak. Datozen urteetan Liburutegien Euskal Sistemari dagozkion jarduerak 4. ardatz estrategikoan daude jasota: “Kultur ondarea eta bere balio-katea sustatzea”.
|