-
Euskadiko liburutegi publikoen on-line sarea
- Sareko liburutegi guztietako funts bibliografikoak kontsulta daitezke.
- Nahi ditugun dokumentuak zein liburutegitan dauden jakin dezakegu.
- Saretik erabilgarri dauden on-line zerbitzuak balia ditzakegu.
Euskadiko 200etik gora udal liburutegik osatzen duten on-line sareak bertako funts bibliografikoetan sartzeko lana errazten die herritarrei. Sareak zerbitzu hauek eskaintzen dizkie herritarrei:
Txartel bakarra
Liburutegiko txartel bakarrarekin, Euskadiko Irakurketa Sare Publikoaren on-line katalogoan parte hartzen duten liburutegi guztietako mailegu-zerbitzuetara sar daiteke. Sareko liburutegietan, gainera, Izenpe txartela digitala eta ONA (osasun txartel digitala) erabil daitezke ohiko liburutegi-zereginetan (mailegu-eskaerak, berritzeak…), txartel berria eskatu behar izan gabe.
Katalogo bakarrari esker:
-
Katalogo kolektibo baten kudeaketa (Bilgunea)
Katalogo kolektibo honek Euskadiko liburutegi-erakunde garrantzitsuenen erregistro bibliografikoak biltzen ditu. Gaur egun, 1.500.000tik gora dokumenturen gaineko informazioa eskaintzen du eta, horretara, saretik on-line ematen den informaziogune oso esanguratsua da. Bilgunearen katalogo kolektiboari esker, edozein pertsonak jakin dezake bere intereseko gaiari buruz Euskadin zein funts dauden, bai eta horiek zein liburutegitan eskura ditzakeen ere.
-
Euskal Liburutegi Digitala
Kultura Sailak aurreneko urratsak eman ditu Euskal Liburutegi Digitala sortzeko bidean. Alde horretatik, hitzarmen bat sinatu du Gasteizko Antso Jakituna Fundazioarekin, zeinak ia 3000 monografiaz osaturiko funts digitalizatua baitu. Eusko Legebiltzarrarekin ere hitzarmen bat sinatu dugu, eta horri esker bertako liburutegiko 1.500 lan digitalizatu sartu dira Euskal Liburutegi Digitalean.