Liburutegietako langileek euskarazko lan-tresnak izateko dagoen premiari erantzunez, zeregin hauei ekin diegu:
-
Autoritateen Katalogo Elebiduna (AUBI) sortzea eta mantentzea
Liburuzainentzako eta liburugintzan diharduten profesionalentzako lan-tresna da, liburutegietako erabiltzaile guztiek katalogoetan kontsulta elebidunak (euskaraz eta gaztelaniaz) egin ditzaten.
Egunero gaurkotzen den katalogoa da, linean dagoena. Berrikusketak eta hobekuntzak etengabeak dira eta euskarazko itzulpenek IVAPeko Itzultzaile Zerbitzu Ofizialaren oniritzia dute.
-
Liburutegi publikoen zerbitzuaren garapenerako IFLA/UNESCOren jarraibideak.
Koro Nabarrok The Public Library Service IFLA/UNESCO Guidelines for Development izeneko lanaren gainean egindako itzulpena.
-
Musika, partitura eta soinu-grabazioei buruzko liburuen sailkapen sistematikoa
Sailkapen hau Euskal Herriko musika-liburutegiek egin duten ahaleginaren emaitza da, alegia, beren sistemak eta erabiltzaileak sailkapen modu erraz eta eraginkor batez hornitzeko egindako ahaleginaren ondorioa. Liburutegi-tresna praktikoa da, elebiduna, besteak beste euskarazko musika-terminologiaren erabilera arautzea helburu duena.
-
VILLALÓN, Alberto. “Haur eta gazteentzako liburuetarako gai-sarrerak” (“Encabezamientos de materia para libros infantiles y juveniles”):
Fundación Germán Sánchez Ruipérez, 1994. Madrid 1994. EUSKARAZKO ITZULPENA
-
Katalogazio-arauak euskaraz
Oraindik orain argitaratu da hainbat euskal liburutegi-erakunderen artean ondutako lan interesgarri hau. Lan-taldeak Katalogazio Arauak euskaratu ditu eta, batez ere, egokitzapen-lanak egin ditu, euskaraz argitara emandako liburu eta materialen deskribapen bibliografikoa egiterakoan sortzen diren arazoei aurre eginez.