|
Euskadiko Irakurketa Publikoaren Sarearen on line sarearen dokumentazioa
SZDA eskubideak
1. Sartzeko eskubidea
Zertan datza: Herritarrok eskubidea daukagu edozein fitxategitako arduradunari galdetzeko, guri buruzko daturik badagoen fitxategian eta datu horien xehetasunak zein diren. Informazio gehiago  (pdf, 28,50 kB)
2. Zuzenketa eskubidea
Zertan datza: Herritarrok eskubidea daukagu edozein fitxategitako arduradunari eskatzeko zuzendu edo osatu ditzala guri buruzko datu okerrak, desegokiak, osatugabeak edo gehiegizkoak. Informazio gehiago  (pdf, 26,50 kB)
3. Deuseztapen eskubidea
Zertan datza: Herritarrok eskubidea daukagu edozein fitxategitako arduradunari eskatzeko gure datu pertsonalak deusezta ditzala. Informazio gehiago  (pdf, 28,50 kB)
4. Aurka egiteko eskubidea
Zertan datza: Aldez aurretiko onespena beharrezko ez denean ere, herritarrok eskubidea daukagu datuak tratatzearen aurka egiteko, gure egoera pertsonal zehatzari buruzko arrazoi oinarrizkoak eta legitimoak baldin badaude. Informazio gehiago  (pdf, 29,27 kB)
 PDF formatoan irakurtzeko Acrobat Reader programa behar duzu
|