Lege Gordailua
Izapideak
15. artikuluak dio: "Lege-gordailuaren zenbakia eskatzeko betekizuna, eta gero behin betiko gordailua gauzatzekoa, inprimatzaileari dagokio inprimakiak direnean, eta ekoizleari bestelako lanak direnean"
16. artikuluak, halaber: "Lan bat bukatzear dagoenean, eskatzaileak dagokion bulegoan eskuratutako eskaera-orria bete, sinatu eta aurkeztuko du, gordailuaren zenbakia jasotzeko" (M-1) (pdf, 106,93 kB)
Aipa ditzagun arreta berezia behar duten kasuak:
- 18. artikulua: "Aldizkako argitalpenek, nahiz eta maiztasun aldakorra izan, behin baino ez dute inskribatuko argitalpen hori, eta gordailu-zenbaki bakar batez; horrek ez du kentzen argitaratzen den zenbaki bakoitzaren hiru ale entregatzeko edo gordailatzeko betekizuna"
- 19. artikulua: "Argitalpen-sail zenbakidunei dagokienez, zenbaki bakoitza lan independentetzat hartuko da, lege-gordailuaren ondorioetarako."
- 26. h) artikulua: "Lan beraren liburuki edo zatiek lege-gordailuaren zenbaki bera eramango dute"
- 26. k) artikulua: "Lan baten bigarren eta hurrengo edizioek lege-gordailuaren zenbaki berriak behar dituzte, bai eta aldaketa txikiena jasotzen duten berrinprimaketek ere"
Eskatzaileak bere probintziako Lege Gordailuaren Erregistrora jo behar du. EAEn hauek dira erregistroen helbideak:
Eusko Jaurlaritzaren egoitza Kultura Saila Donostia-San Sebastián, 1 01010 - Vitoria Tel: 945 01 81 17 Fax: 945 01 95 34
Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko Ordezkaritza Kulturako Lurralde Zerbitzua Gran Vía, 85 48011 - Bilbao Tel.: 94 403 16 52 Fax: 94 403 16 51
Eusko Jaurlaritzaren Gipuzkoako Ordezkaritza Kulturako Lurralde Zerbitzua Andia, 13 20004 - Donostia-San Sebastián Tel.: 943 02 29 67 Fax: 943 02 29 65
|