Lege Gordailua
Nola eta non inprimatu behar den lege-gordailua argitalpenetan
Lanetan honakoak agertu behar dira:
- "D.L" laburtzapena gaztelaniaz (Depósito Legal) eta "L.G." laburtzapena euskaraz (Lege Gordailua)
- Lurraldeari dagozkion siglak: "VI" Arabarentzat, "BI" Bizkaiarentzat eta "SS" Gipuzkoarentzat
- Lanari esleituriko zenbakia
- eta, azkenik, lege-gordailua eman zaion urtea
Adibidea: D.L. VI 236-2005 gaztelaniaz L.G. VI 236-2005 euskaraz
Leku honetan agertuko da:
- Liburu eta liburuxketan, ISBNren ondoan, azal-barrualdean edo eskubide-orrialdean
- Egunkarietan eta egunkari-formatuko argitalpen seriatuetan, ale bakoitzaren goiburuan
- Ikus-entzunezkoetan, karatula edo kaxa babesgarrian. Ikustekoak direnetan, gainera, lehendabiziko fotogrametan
- Oro har, ongi ikusteko tokian eraman behar dute argitalpen guztiek
Honakoak arau-haustetzat joko dira:
- Lana argitaratzea lege-gordailua eskatu gabe
- Lana argitaratzea lege-gordailu faltsu edo osatugabe baten pean
- Aginduzko aleak ez entregatzea
- Izapidetze-epeak ez betetzea, bai aleak entregatzeko garaian bai luzapen eta baliogabetzeetan.
Gainera. komeni da jakitea
ISBN (Liburuen Nazioarteko Zenbaki Normalizatua) eta ISSN (Argitalpen Seriatuen Nazioarteko Zenbaki Normalizatua) normalizaturiko zenbaki-kode nazioartekoak direla, hurrenez hurren lan baten eta argitalpen seriatu baten edizio jakin bat identifikatzen dutenak.
Horri buruz argitutarako azken legeria
|