Lanetan honakoak agertu behar dira:
-
D.L" laburtzapena gaztelaniaz (Depósito Legal) eta "L.G." laburtzapena euskaraz (Lege Gordailua).
-
Lurraldeari dagozkion siglak: "VI" Arabarentzat, "BI" Bizkaiarentzat eta "SS" Gipuzkoarentzat.
-
Lanari esleituriko zenbakia.
-
Eta, azkenik, lege-gordailua eman zaion urtea.
Adibidea:
D.L. VI-236-2005 gaztelaniaz
L.G. VI-236-2005 euskaraz
Leku honetan agertuko da:
-
Liburu eta liburuxketan, ISBNren ondoan, azal-barrualdean edo eskubide-orrialdean.
-
Egunkarietan eta egunkari-formatuko argitalpen seriatuetan, ale bakoitzaren goiburuan.
-
Ikus-entzunezkoetan, karatula edo kaxa babesgarrian. Ikustekoak direnetan, gainera, lehendabiziko fotogrametan.
-
Oro har, ongi ikusteko tokian eraman behar dute argitalpen guztiek.
Honakoak arau-haustetzat joko dira:
-
Lana argitaratzea lege-gordailua eskatu gabe.
-
Lana argitaratzea lege-gordailu faltsu edo osatugabe baten pean.
-
Aginduzko aleak ez entregatzea.
-
Izapidetze-epeak ez betetzea, bai aleak entregatzeko garaian bai luzapen eta baliogabetzeetan.
Gainera. komeni da jakitea…
ISBN (Liburuen Nazioarteko Zenbaki Normalizatua) eta ISSN (Argitalpen Seriatuen Nazioarteko Zenbaki Normalizatua) normalizaturiko zenbaki-kode nazioartekoak direla, hurrenez hurren lan baten eta argitalpen seriatu baten edizio jakin bat identifikatzen dutenak.
ISBN Agentzia http://agora.mcu.es/libro/agenciaisbn_f.asp?IdNivel=9
aurkibidera itzuli
|