Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen Zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Liburutegi Zerbitzua
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Lege Gordailua - Definizioa eta helburuak


Lege Gordailua da Bibliografia Institutu Hispanikoaren Araudia onartzen duen 1971ko urriaren 30eko Agindutik datorren betekizun bat, edonolako argitalpenek -duten euskarria dutela eta edozein dela erabiltzen duten banaketa-, alokatze- edo salmenta-prozedura-, ale bat dagokion erregistroan entregatzekoa. Gerora, agindu horretako artikulu batzuk aldatu ziren 1973ko otsailaren 23ko Aginduaren bitartez…

1971ko Aginduko 5. artikuluak honela dio:

"Lege Gordailuaren xede nagusia ekoizpen bibliografiko nazional osoa jasotzea da."

9. artikuluak honakoa dio lege-gordailua behar duten materiei buruz:

"Lege-gordailua behar dute lurralde nazionalean ekoitzitako idazki, estanpa, irudi eta musika-konposizioek, zabalkundeari begira eta ale anizkoitzetan prozedura mekaniko edo kimikoz egindakoek." Hauek, alegia:

  • liburuek (saltzeko direnak zein ez direnak),
  • liburuxkek, baldin merkaturatzeko ez badira (4 orrialde baino gehiago eta 50 baino gutxiago),
  • orri inprimatuek (merkaturatzeko ez direnak)
  • aldizkako argitalpenek (aldizkariak eta egunkariak),
  • musika-partiturek,
  • grabatuek (laminak, egutegiak, estanpak, kromoak, gabon-txartelak eta iragarkiak),
  • mapek eta planek,
  • ikuskizunek, jaiek eta gainerako ekintza publikoak iragartzeko kartelek, merkataritza gaiak iragartzekoek (arte-grabatuak badituzte),
  • postal-txartel irudidunek,
  • kartek,
  • soinuzko inprimatze edo grabazioek, edozein dela erabilitako prozedura edo sistema, eta
  • zinema-produkzioek (argumentuzkoak edo dokumentalak).

Betekizun horretatik kanpo daude: Postako seiluak, gizarte izaerako inprimakiak eta bulegokoak.

aurkibidera itzuli

 

 

Azken eguneratzea: 2005/05/13