Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bularretik mintzora
Bularretik mintzora

Egitasmo berri hau kanpaina sistematizatu bat izateko bokazioz jaio da.

Haur txikien guraso eta hezitzaileei zuzenduta dago. Bere helburu nagusia da 0-6 adin tarteko haurrengan irakurketa ohiturak sustatzea gurasoekin eta haien hezitzaileekin.

Etxean, eskolan eta liburutegian, giro irakurle bat sortzeko bideak jorratu eta modu natural batean irakurtzeko, kontatzeko eta entzuteko ohitura sustatu.

Egitasmo hau erabat berria da Euskal Herrian. AEBetan, Britainia Handian, Italian, Suedian eta Katalunian egindako antzeko egitasmoen ildo berean dago.

Tolosako Haur Liburutegian burutu du Galtzagorrik lehenengoz: 2007ko abenduan hasita 2008ko apirila arte.

Ekimen guzti hauek haurren osasuna kontzeptu orokor eta oso gisa hartzen duten kontuan. Eta honen baitan, "irakurtzen ematea" jaten ematea bezain garrantzitsua dela aldarrikatzen da.

Bularretik mintzora

Hiru egoitza ditu kanpaina honek, hiruetarako formazio aukerak eta material sailkatua diseinatu ditugu:

  1. Etxean: gurasoekin eta haurren zaintzaileekin: gomendio zerrenda bat, bibliografia egoki bat, ikastaroak l iburutegian: nola irakurri, erakutsi, kontatu...eta maileguan eramateko liburuz beteriko maletak.
  2. Eskoletan: bibliografia egokia, gomendio zerrenda bat, ikastaroak: haur literatura nola sistemalizatu eguneroko curriculumean.
  3. Liburutegian: formazio saioak, bibliografia egokia, maileguan etxera eta eskoletara eraman daitezkeen liburu maletak

Kanpainari buruzko informazio gehiago " Bularretik mintzora" (pdf, 253 Kb)

PDF formatoan irakurtzeko Acrobat Reader programa behar duzu