Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen Zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Liburutegi Zerbitzua
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Musikako liburuen, partituren eta soinu-grabazioen sailkapen sistematikoa


Jakinduria sailkatzea gure kulturan antzina-antzinatik sustraitutako eginkizuna dugu. Baita liburutegietan bildutako jakinduria sailkatzea ere. Horregatik, liburutegien ohiko zereginetako bat sailkatzea izaten da. Eta lan hori funts-funtsezkoa da gerora lanak bilatu eta aurkitu ahal izateko. Liburutegien beharrizan hori betetzeko, XIX. mendearen hondarrean, lehenengo sailkapen sistema sortu zen. Hasierako sailkapenak unibertsalak eta orokorrak ziren, baina geroago berriak jaio ziren, funts espezifikoak zituzten liburutegietara egokitzeko.


Musika —arte iragankorren artean iragankorrena— hainbat bide eta euskarritan transmititu izan da
denboraren joanean, mendez mende iraun ahal izateko. Eta horren ondorio dira, besteak beste, partiturak eta soinu-dokumentuak.


Musika-liburutegiak behin baino gehiagotan saiatu izan dira sailkapen sistema unibertsalak beren material espezifikoenetara egokitzen, eta ahalegin horrek hainbat soluziobide eskaini ditu.


Gaur aurkezten dugun sailkapena Euskal Herriko musika-liburutegiek egin duten ahaleginaren emaitza
da, alegia, beren sistemak eta erabiltzaileak sailkapen modu erraz eta eraginkor batez hornitzeko
egindako ahaleginaren ondorioa.


Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eskertu egin nahi du Musika-liburutegiek egindako lana, eta,
argi talpen honen bitartez, liburutegien artean baliabide erabilgarri hau zabaldu nahi du. Gainera,
argital pen elebidunari esker, musika terminologia euskaraz nor malizatzearen alde aurrerapausoa eman
dugu.

 

Musikako liburuen, partituren eta soinu-grabazioen sailkapen sistematikoa (pdf, 2801 kB)

Miren Azkarate
KULTURA SAILBURUA