| EAEko toki-erakundeei eta toki-izaerako udalaz gaindiko erakundeei beren artxibo sistema jarri edota sendotzeko diru-laguntzak |
| Saila / Erakunde Autonomiaduna Kultura |
|
Egitura atal kudeatzailea Kultura Ondarearen Zuzendaritza |
Agindu honen xedea diru-laguntzak emateko erregimena arautzea da, 2004ko ekitaldi honetan programak garatzeko. Programa horiek artxibo-sistemaren proiektu batean sartuta daude, artxibo-sistema propio bat ezartzea edo sendotzea esan nahi dute, edo artxibo sistema propio bat edukitzeko proiektuak lantzea. Toki-erakunde batek gauzatzeko programak izan daitezke, eta toki-erakundeetan sartzen dira bai udalak eta bai udalek baino lurralde txikiagoa hartzen duten entitateak ere; eta toki-izaera duten udalaz gaindiko entitateak gauzatzeko programak ere izan daitezke. Hori guztia hurrengo artikuluetan ezartzen den moduan. Horretarako, tokian tokiko Artxibo Sistema lortzeko burutu behar diren jarduerei buruz ikuspegi orokor eta sendoa emanez, toki-erakunde edo udalaz gaindiko erakunde bakoitzak eskaintzen duen definizioa hartuko da Artxibo Sistema Proiektutzat. Era berean, Artxibo Sistemarako Proiektuari jarraituz, aurtengo jardunaldian, osorik zein zatika, Artxibo Sistemarako Proiektuaren helbururen bat edo batzuk lortzeko bideratutako jarduera edo jardueren multzoa joko da Artxibo Programatzat. Agindu honen xedea diru-laguntzak emateko erregimena arautzea da, 2004ko ekitaldi honetan programak garatzeko. Programa horiek artxibo-sistemaren proiektu batean sartuta daude, artxibo-sistema propio bat ezartzea edo sendotzea esan nahi dute, edo artxibo sistema propio bat edukitzeko proiektuak lantzea. Toki-erakunde batek gauzatzeko programak izan daitezke, eta toki-erakundeetan sartzen dira bai udalak eta bai udalek baino lurralde txikiagoa hartzen duten entitateak ere; eta toki-izaera duten udalaz gaindiko entitateak gauzatzeko programak ere izan daitezke. Hori guztia hurrengo artikuluetan ezartzen den moduan. Horretarako, tokian tokiko Artxibo Sistema lortzeko burutu behar diren jarduerei buruz ikuspegi orokor eta sendoa emanez, toki-erakunde edo udalaz gaindiko erakunde bakoitzak eskaintzen duen definizioa hartuko da Artxibo Sistema Proiektutzat. Era berean, Artxibo Sistemarako Proiektuari jarraituz, aurtengo jardunaldian, osorik zein zatika, Artxibo Sistemarako Proiektuaren helbururen bat edo batzuk lortzeko bideratutako jarduera edo jardueren multzoa joko da Artxibo Programatzat. |
| Nori Zuzendua Toki-erakundeak izan daitezke agindu honetan ezartzen diren diru-laguntzen onuradunak, eta horretan sartzen dira udalak; udalek baino lurralde txikiagoa hartzen duten entitateak eta toki-izaera duten udalaz gaindiko entitateak. Horretarako, baldintza hau bete beharko dute: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo haren erakunde autonomoren batek lehendik ere helburu berbererako emandako diru-laguntzengatik hasitako edozein itzulketa edo zigor-prozedura bukatuta edukitzea. |
| Diru kopurua 240.405 euro |
| Araudia AGINDUA,
2004ko martxoaren 11koa, Kultura
sailburuarena. Honen bitartez, beharrezko egokitzapenak egiten dira Euskal
Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei
eta toki-izaerako udalaz gaindiko
erakundeei beren artxibo sistema jarri
edota sendotzeko
diru-laguntzak emateko
modua
arautzen duen Agindua 2004ko
ekitaldian aplikatu ahal
izateko |
| Harremanak norekin Miren Torres |
| Erantsi beharreko agiriak a) Memoria xehatua; aurkezten den programaren edo proiektuaren helburuak, jarduerak, epeak, aurrekontu xehatuak eta justifikazioa jasoko ditu. b) Artxiboko lokalen deskribapena eta artxibo-zerbitzuan gordeta dauden funtsen identifikazioa (bertakoak nahiz kanpotik etorriak), 2003ko apirilaren 14ko aginduaren I. eranskinaren arabera. c) Beste edozein erakunde publiko zein pribaturi helburu berberaz eskatutako diru-laguntzen zerrenda, erakundearen izena eta diru-laguntzaren egoera aipatuta (ezetsiak, erantzunaren zain ala emanak eta diru-kopuruak). Beste laguntzarik eskatu ez bada, aipatutako xederako beste laguntzarik ez dela eskatu aitortzen duen agiria. |
| Eskabideak Aurkezteko Epea2004/04/03 - 2004/05/03 |
| Eskabideak aurkezteko lekua Eusko
Jaurlaritza |
| Tramiteen deskripzioa Hasiera, jarraibidea eta ebazpena. |
| Egitura Atal Ebazlea Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea. |
| Ebazteko epea Bi hilabete, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita. |
|
Isilbidearen Ondorioak Ezespenezkoak |
|
Administrazio Bidearen Bukaera Ebazpenak administrazio bidea agortzen du |
| Errekurtsoak / Erreklamazioa Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa |
| Formularioak Ez dago. |
| Bestelako Agiriak Ez dago. |
| Oharrak Ez dago. |
| Abisua Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica. |
| Azken aldaketa 22/07/2005 |