Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen Zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Liburutegi Zerbitzua
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren barruan dauden liburutegietako liburu-multzoak berritu edo/eta handitzeko dirulaguntzak 2004
 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Kultura


Egitura atal kudeatzailea

Kultura Ondarearen Zuzendaritza


Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren barruan dauden liburutegietako titularrak diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalei, banaka edo hainbat udalek legez eratutako entitateetan elkartuta betiere entitate horietarako helburuetako bat aipatutako liburutegiak elkarrekin kudeatzea bada, beren liburutegietako liburu-multzoak berritu edo/eta handitzeko dirulaguntzak emateko modua arautu eta horretarako deia egitea da Agindu honen helburua

Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren barruan dauden liburutegietako titularrak diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalei, banaka edo hainbat udalek legez eratutako entitateetan elkartuta betiere entitate horietarako helburuetako bat aipatutako liburutegiak elkarrekin kudeatzea bada, beren liburutegietako liburu-multzoak berritu edo/eta handitzeko dirulaguntzak emateko modua arautu eta horretarako deia egitea da Agindu honen helburua


Nori Zuzendua

Agindu honetan zehaztutako diru-laguntzak liburutegia duten udalek jaso ditzakete, baldin eta liburutegia Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren barruan badago. Udalek zeinek bere kontura edo hainbat udalek legez eratutako entitateetan elkartuta eskatu ahal izango dituzte laguntzak, baldin eta entitate horien helburuetako bat aipatutako liburutegien kudeatzea bada.


Diru kopurua

685.877,00 euros


Araudia

AGINDUA, 2004ko apirilaren 1ekoa, Kultura sailburuarena. Honen bitartez, beharrezko egokitzapenak egiten dira Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren barruan dauden liburutegietako titularrak diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalei, bere kontura edo hainbat udalek legez eratutako entitateetan elkartuta betiere entitate horietarako helburuetako bat aipatutako liburutegiak elkarrekin kudeatzea bada, beren liburutegietako liburu-multzoak berritu edo/eta handitzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen duen Agindua 2004ko ekitaldian aplikatu ahal izateko

AGINDUA, 2003ko uztailaren 23koa, Kultura sailburuarena, Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren barruan dauden liburutegietako titularrak diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalei, bere kontura edo hainbat udalek legez eratutako entitateetan elkartuta betiere entitate horietarako helburuetako bat aipatutako liburutegiak elkarrekin kudeatzea bada, beren liburutegietako liburu-multzoak berritu edo/eta handitzeko dirulaguntzak emateko modua arautu eta horretarako deia egiten duena


Harremanak norekin

Elisa Rodríguez.
Tlf: 945 019471


Erantsi beharreko agiriak

Diru-laguntzak eskatzeko, 2003ko uztailaren 23ko aginduaren III. eranskineko eskabide-eredua edo, dokumentu sortetarako laguntzen kasuan, IV. eranskinekoa bete behar dira

Eskabidea egiten duten entitateak legez eratuta eta hainbat udalerrik osatuta badaude, beren helburuen artean liburutegi-zerbitzua publikoa elkarrekin kudeatzea dagoela egiaztatu beharko dute.

Eskabidearekin batera honako hauek ere aurkeztuko dira:

Liburutegi sortu-berrietarako dokumentu sorten kasuan:

a) Beste edozein erakunde publiko zein pribaturi helburu berberaz eskatutako dirulaguntzen zerrenda, erakundearen izena eta dirulaguntzaren egoera aipatuta (ezetsiak, erantzunaren zain ala emanak eta diru kopuruak). Horrelakorik egon ezean, dirulaguntza jasotzeko aurkeztutako helburuetarako beste inongo laguntzarik ez dela eskatu egiaztatzeko jakinarazpena.

b) Entitate eskatzailearen idazkariaren egiaztagiria. Bertan, liburutegiaren eragin-eremuko biztanleen kopurua adieraziko da (betiere, biztanleria entitate eskatzaileari dagokiona izan behar da) eta, horrekin batera, datua nondik atera den.

c) 2003 edo 2004ko aurrekontuetan helburu berbererako onartuta dauden diru-atal propioen egiaztagiria edo 2004 urtean finantziazioan parte hartzeko konpromisoa. Horren kopurua, gutxienez, Agindu honen II. Eranskinaren arabera dagokion kopuruaren erdia izango da.

d) ELSNean sartzeko eskabidea, aurretik egin ez bada, eta proiektuari buruzko txosten zehatza.

Fondoak berritzeko eskabideen kasuan:

a) Beste edozein erakunde publiko zein pribaturi helburu berberaz eskatutako dirulaguntzen zerrenda, erakundearen izena eta dirulaguntzaren egoera aipatuta (ezetsiak, erantzunaren zain ala emanak eta diru kopuruak). Horrelakorik egon ezean, dirulaguntza jasotzeko aurkeztutako helburuetarako beste inongo laguntzarik ez dela eskatu egiaztatzeko jakinarazpena.

b) Entitateko idazkariaren egiaztagiria. Bertan erroldan zenbat pertsona dauden adieraziko da eta, horrekin batera, datua nondik atera den.

c) 2004ko aurrekontuetan liburutegiko liburu-multzoa berritzeko onartuta dauden diru-atal propioen egiaztagiria edo finantziazioan parte hartzeko konpromisoa. Bigarren aukeraz baliatuz gero, zehaztu egin beharko da ea entitateak, gutxienez, Kultura Sailetik jasotzen duenaren adinako kopurua jarriko duen edo, bestela, zenbat diru emango duen, gehienez, aipatutako helbururako.

d) Eskabidea aurkezteko epean liburutegia irekita ez badago, Alkateak izenpetutako konpromisoa, urtea bukatu baino lehen irekiko dela adierazteko


Eskabideak Aurkezteko Epea2004/04/24 - 2004/06/07

Eskabideak aurkezteko lekua

Kultura Sailean aurkeztuko da, bai zuzenean, bai Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako bideetako edozein erabiliz
Kultura Saila
Donostia kalea 1
01010 Vitoria-Gasteiz.


Tramiteen deskripzioa

Hasiera, jarraibidea eta ebazpena.


Egitura Atal Ebazlea

Kultura, Gazteria eta Kiroletako Sailburuordea.


Ebazteko epea

4hilabeteko epea, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita


Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa


Formularioak

Ez dago.


Bestelako Agiriak

Ez dago.


Oharrak

Ez dago.


Abisua

Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.


Azken aldaketa

22/07/2005