Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen Zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Liburutegi Zerbitzua

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Haur eta gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko dirulaguntzak. 2006


Egunon guztiei,

 

Honen bidez adierazi nahi dizuegu:

 

a) Gaurko 2006ko maiatzaren 4ko EHAAn, Kultura sailburuarena, haur eta gazteen artean irakurzaletasuna eta Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionaleko liburutegi-zerbitzuen erabilera sustatzeko asmoarekin egindako jardueretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko udalei diru-laguntzak emateko modua arautu eta horretarako deia egiten duen 2006ko martxoaren 29koa AGINDUA argitaratu da.

 

Deialdi honetarako eskabideak 2006ko ekainaren 5a arte bidal daitezke.

 

http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/bopv_20?c&f=20060504&a=200602279

 

b) 2006ko maiatzaren 11ko EHAAn, Kultura sailburuarena, Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren barruan dauden liburutegietako titularrak diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalei, bere kontura edo hainbat udalek legez eratutako entitateetan elkartuta, betiere entitate horietarako helburuetako bat aipatutako liburutegiak elkarrekin kudeatzea bada, beren liburutegietako liburu-multzoak berritu edo/eta handitzeko diru-laguntzak emateko modua arautu eta horretarako deia egiten duen 2006ko apirilaren 12ko AGINDUA argitaratuko dela aurreikusten da.

 

Maiatzaren 11ko argitaratzekotan, eskabideak aurkezteko azken eguna 2006ko ekainaren 26a izango da.

 

Harremanak norekin:

 

Elisa Rodríguez

Liburutegi Zerbitzua

Tel.: 945 01 94 71

Fax: 945 01 95 34

Posta elektronikoa: elisa-rodriguez@ej-gv.es

Azken eguneratzea: 2006/05/05