Non eta noiz egin diren
Eguna: azaroak 29
Tokia: Eusko Jaurlaritza. Andia 13 - 20003 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)
Eguna: azaroak 30
Tokia: Eusko Jaurlaritza. Donostia kalea, z/g - 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Eguna: abenduak 1
Tokia: Eusko Jaurlaritza. Kale Nagusia, 85 - 48011 Bilbo (Bizkaia)
Liburutegi Zerbitzuaren eta ELSNko liburutegien arteko komunikazioa
a) ELSNren foroa
Profesional gehienen ustez, Liburutegi Zerbitzuaren eta sareko beste liburutegietako profesionalen arteko komunikazioa erraztuko duen tresna bat izatea beharrezkoa da. Hori horrela izanda ere, tresna horrek hainbat kritika jaso ditu:
- Zaila da izena ematea
- Ez ditu mezu berriak ohartarazten
- Ezin da artxiborik erantsi
Oro har, profesionalek uste dute ez dutela behar hainbat denbora foroko mezuetara jotzeko, irakurtzeko, erantzuteko eta abar.
b) Udalbib
Profesionalen iritziz, Udalbild ELSNren foroaren osagarria da, zeren eta iritzi-foro informalagoa baita; Liburutegi Zerbitzuaren foroak, aldiz, zalantzak argitzea eta absysNETekin zerikusia duen guztia bideratzea du helburu.
c) absysNET-eko mezuak
Bilbon abenduaren 1ean egindako bileran absysNETeko mezularitza zerbitzua komunikaziorako tresna moduan aztertu zen. Liburutegiek adierazi zuten oraingo erabiltzaile-izenek ez dutela errazten mezuak bidaltzea eta, horrenbestez, izenak aldatzea proposatu zuten: liburutegiaren kodea erabil liteke eta, liburutegi/sukurtsal batean erabiltzaile bat baino gehiago dagoenean, a, b, c, d… gehitzea. Proposamena onartu zen eta, ondorioz, luze gabe aldatuko dira absysNETek dituen 400tik gorako erabiltzaileren izenak.
d) Liburutegi Zerbitzuaren web-gunea
Foroarekin bezala, profesional gehienek adierazi dute ez dutela astirik webgunean sartu eta eskaintzen duen informazio guztia begiratzeko.
Beste iradokizun bat zen webguneak baliabide-zerrenda bat jasotzea, liburutegien erosketak errazteko, batik bat haur eta gazteei bideratutako dokumentuak. Zerbitzuak proposamena onartu eta konpromisoa hartu zuen 2006ko lehen hiruhilekoan gauzatzeko.
e) OPAC
Liburuzain guztiak bat datoz: OPAC erabiltzea ez da erraza, erabiltzaile gehienek arazoak dituzte.
Zerbitzu berri baten berri eman zitzaien profesionalei, "Herritarrarentzako laguntza", Liburutegi Zerbitzuaren web-orrian jarriko dena. Liburutegi batzuek dokumentu hori gainbegiratuko dute, beharrezkoak iruditzen zaizkien oharrak egiteko. Hauek dira dokumentua ikusteko interesa agertu dutenak: Irun, Arrasate, Vitoria-Gasteiz, Elciego, Erandio, Trapagaran, Gernika, Laudio, Sestao, Larrabetzu, Abanto-Zierbena eta Basauri.
Liburuzain guztiak bat datoz bibliografiak oso erabilgarriak direlako ustean; eta, hala ere, aitortzen dute oso zailak direla osatzen. Fernando Juárezek, Muskizeko liburutegikoak, hitza eman du argitalpen berrien zerrendak egiteko eredu bat bidaliko diela nahi duten liburutegi guztiei.
Zerbitzuak ere konpromisoa hartu du eskuliburu txiki bat lantzeko, liburutegiek gaikako bibliografiak, argitalpen berrienak eta antzekoak egin ditzaten.
On line sarea edo "katalogobateratua": elkarlana
Liburuzain gehienen iritziz, sarearen ardatzak honako hauek dira:
1. Katalogoa. 2004an eta 2005ean egindako erregistro-karga etengabeak duplikatu kopuru handi bat sortu du katalogoan. Horren arazketa lehentasunezko zeregina da 2006an Liburutegi Zerbitzuarentzat.
2. Liburutegien arteko maileguak. Liburuzain guztien aburuz lehenetsi beharreko gaia da. Zerbitzuak honako konpromisoak hartu ditu:
a. Abian jartzeko gutxienekoak jasoko dituen araudi bat idaztea.
b. Liburutegiak oinarrizko zerbitzu honi atxikitzeko agiria idaztea.
2006ko ekintzak
-
Katalogoa arazten hasteko konpromisoa. 2006ko urtarril/otsailetik aurrera katalogoa arazteari ekingo zaio, behin horretarako estrategia ezarri eta gero.
-
Seriatuen modulua abian jartzea. Aldizkarien duplikatuak araztu ondoren, modulua jarriko da abian. Horretarako, behar diren prozedura-eskuliburuak landuko dira, katalogazioa, aldizkako sarrerak eta kronologiak egitea normalizatzeko.
-
Eskuratze-modulua berraktibatzea. Eskuratze-modulua modu orokorrean abian jartzeko, beharrezkoa ikusi da nahi duten liburutegientzako berariazko lantegi bat antolatzea 2006ko lehen hiruhilekoan.
-
Lan-taldeak. Jadanik dauden taldeak ez ezik -monografiak katalogatzekoa eta haurren dokumentuena- beste bat sortzea proposatu da: bibliografiak sortzeko taldea.
-
Irakurketa Sare Publikoa. Sare hau 2004ko estatistika-datuekin egiten ari gara. Bizkaiko Foru Aldundiko datuak eskuratzeak prozesua atzeratu badu ere, garrantzitsuena da hiru aldundiek parte hartzea bertan. Espero dugu 2006ko lehen hiruhilekoan jada izatea sarearen aurreneko planeamendua. Emaitzak liburutegi parte-hartzaile guztiei banatuko dizkie Liburutegi Zerbitzuak.
-
|