Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Kultura-Ondarearen Zentroa
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Euskal Kultura Ondarearen Zentroaren Argitalpenak: Arkeoikuska Bilduma




 

Arkeoikuska 1983 ezkeroztik Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak editatzen duen  arkeologiari buruzko urtekaria da. Bertan, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera arkeologikoen ikuspegia ematen da. Lehenengo zenbakiak (Arkeoikuska 81-82, 1983an argitaratua) bi urtetako lan arkeologikoak jaso zituen, baina hortik aurrera urtean urteko jarduerak jasotzen dira argitalpenotan eta hurrengo urtean argitaratu (Arkeoikuska 83, adibidez, 1984an argitaratu zen, eta 1983ko jarduera arkeologikoak biltzen ditu).
Testu-egileak baimendutako esku-hartzeetako zuzendariak berak dira. Testuak lurraldeka antolatuta daude (Bizkaia-Gipuzkoa-Araba) eta hainbat atal dituzte. 1983tik 1987ra bitarteko zenbakietan, ondare arkeologiko higiezinaren gainean egindako landa-lanak ez ezik beste hainbat informazio ere jasotzen dute, ondare higikorraz, labotaregi lanez, biltzarretako parte hartzeaz eta argitalpenez.

1992ko zenbakitik aurrera, ordea, eskema hori aldatu egin da: argitalpena landa-lanetan zentratzen da soil-soilik, baina mantentzen da aztergaiaren inguruan urte horretan argitaratu diren lanen berri ematen duen atala.

Arkeoikuska Euskal Kultura Ondarearen Zentroaren argitalpen bat da, zentro hori 1990eko Euskal Kultura Ondarearen Legearen bitartez sortu zenetik urtekaria koordinatzeaz eta argitaratzeaz arduratu baita.

Portada Arkeoikuska  1981-1982Portada Arkeoikuska 1983Portada Arkeoikuska 1984Portada Arkeoikuska  1985


 

Portada Arkeoikuska  1986Portada Arkeoikuska  1987Portada Arkeoikuska  1988Portada Arkeoikuska  1989


Portada Arkeoikuska  1990Portada Arkeoikuska  1991Portada Arkeoikuska  1992Portada Arkeoikuska  1993

Portada Arkeoikuska  1994Portada Arkeoikuska  1995Portada Arkeoikuska  1996Portada Arkeoikuska  1997

Portada Arkeoikuska  1998Portada Arkeoikuska  1999Portada Arkeoikuska  2000Portada Arkeoikuska  2001

Portada Arkeoikuska  2002Portada Arkeoikuska  2003Portada Arkeoikuska 2004Portada Arkeoikuska 2005