Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Kultura-Ondarearen Zentroa

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Dirulaguntzak, material arkeologiko edota paleontologikoen inbentarioa egiteko. 2005

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Kultura


Egitura atal kudeatzailea

Kultura Ondarearen Zuzendaritza


Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan kokatzen diren arkeologi aztarnategietan eskuhartze baimenduen ondorioz aurkitutako material arkeologiko edota paleontologikoen inbentarioa egiteko dirulaguntzak

Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan kokatzen diren arkeologi aztarnategietan eskuhartze baimenduen ondorioz aurkitutako material arkeologiko edota paleontologikoen inbentarioa egiteko dirulaguntzak


Nori Zuzendua

Pertsona fisikoek eta juridikoek, publikoek zein pribatuek eskatu ahal izango dute Agindu honetan adierazten diren laguntzak.

 Nolanahi ere, inbentario-egitasmoaren zuzendaria arkeologi eskuhartzea-inbentarioa ren objektu diren materialak lortzeko burututakoa, alegia- zuzentzeko baimena jaso duen pertsona bera izango da.

 Halaber, inbentario-egitasmoa beste edozein pertsona fisikoak zuzendu ahal izango du, duen eskarmentua dagokion curriculum vitae-aren bidez edo baliokidea den beste dokumentazioaren bidez egiaztatzen badu, baldin eta aipatu eskuhartzearen zuzendaritzak dirulaguntza jaso dezakeen egitasmo hori burutzeko baimena eman badio.


Diru kopurua

108.200 euro


Araudia

EHAA
Akats zuzenketa


Harremanak norekin

Dona Gil
Telf.: 945 019 527


Erantsi beharreko agiriak

II. Eranskinean adierazten den bezala, pertsona edo entitate eskatzaileari buruzko datuez gain, bertan zehazten diren dokumentazioa ere aurkeztu beharko da:

 a) Proiektuaren Memoriari dagokionez, bertan, lanaren garapenaren kronograma bat jasoko da eta jardueraren gehienezko epeak zehaztuko dira; epe hori 2005. urteko abenduaren 31 izango da beranduenez. Memorian, lanerako metodologia eta irizpide gisa, Agindu honetako I. Eranskinean zehaztutakoak jaso beharko dira. Halaber, katalogatu beharreko materialen aztarnategia, bere izaera eta kronologia zehaztu beharko dira, baita katalogatu nahi den pieza-kopurua ere, ahalik eta zehatzen.

 b) Egitasmoaren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua, III.eranskineko ereduari jarraituz.

 c) Helburu berbera betetzeko eskatutako beste diru-laguntzen zerrenda. Bat ere ez bada eskatu, horixe adierazten duen zinpeko deklarazioa aurkeztu beharko da.

 d) Ordainketak agintzeko agiriak, IV eta V eranskinetako ereduak erabilita.

 e) Pertsona fisiko eta juridiko-pribatuak izanez gero, zerga guztiak ordainduta dituztela frogatzen duen agiria.

 f) Diruz laguntzeko aurkeztu den egitasmoaren inbentario objektu diren materialak urriaren 5eko 341/1999 dekretuaren 7.artikuluaren kasuan badira, ezarri den gordetzeko zentroak emandako Gordailu-Agiria


Eskabideak Aurkezteko Epea

2005-3-24tik 2005-4-23ra


Eskabideak aurkezteko lekua

EUSKO JAURLARITZA
Kultura Saila
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz

BIZKAIKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA
Gran Vía 85
48011 Bilbao

GIPUZKOAKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA
Andia 13
20004 Donostia-San Sebastián.


Tramiteen deskripzioa

Hasiera, jarraibidea eta ebazpena


Egitura Atal Ebazlea

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea


Ebazteko epea

Hiru hilabete, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita


Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


FormularioakEranskinak

Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.


Azken aldaketa

19/07/2005