Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Kultura-Ondarearen Zentroa

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Diru-laguntzak, toki-erakundeei beren artxibo sistema jarri edota sendotu ahal izan dezaten. 2005

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Kultura


Egitura atal kudeatzailea

Kultura Ondarearen Zuzendaritza


Agindu honen xedea diru-laguntzak emateko erregimena arautzea da, 2005ko ekitaldi honetan programak garatzeko. Programa horiek artxibo-sistemaren proiektu batean sartuta daude, artxibo-sistema propio bat ezartzea edo sendotzea esan nahi dute, edo artxibo sistema propio bat edukitzeko proiektuak lantzea. Toki-erakunde batek gauzatzeko programak izan daitezke, eta toki-erakundeetan sartzen dira bai udalak eta bai udalek baino lurralde txikiagoa hartzen duten entitateak ere; eta toki-izaera duten udalaz gaindiko entitateak gauzatzeko programak ere izan daitezke.

Agindu honen xedea diru-laguntzak emateko erregimena arautzea da, 2005ko ekitaldi honetan programak garatzeko. Programa horiek artxibo-sistemaren proiektu batean sartuta daude, artxibo-sistema propio bat ezartzea edo sendotzea esan nahi dute, edo artxibo sistema propio bat edukitzeko proiektuak lantzea. Toki-erakunde batek gauzatzeko programak izan daitezke, eta toki-erakundeetan sartzen dira bai udalak eta bai udalek baino lurralde txikiagoa hartzen duten entitateak ere; eta toki-izaera duten udalaz gaindiko entitateak gauzatzeko programak ere izan daitezke.


Nori Zuzendua

Toki-erakundeak izan daitezke agindu honetan ezartzen diren diru-laguntzen onuradunak, eta horretan sartzen dira udalak; udalek baino lurralde txikiagoa hartzen duten entitateak eta toki-izaera duten udalaz gaindiko entitateak. Horretarako, baldintza hau bete beharko dute: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo haren erakunde autonomoren batek lehendik ere helburu berbererako emandako diru-laguntzengatik hasitako edozein itzulketa edo zigor-prozedura bukatuta edukitzea.


Diru kopurua

240.405 euro


AraudiaEHAA

Harremanak norekin

Miren Torres
Telf.: 943 762 840


Erantsi beharreko agiriak

 a) Memoria xehatua; aurkezten den programaren edo proiektuaren helburuak, jarduerak, epeak, aurrekontu xehatuak eta justifikazioa jasoko ditu.

 b) Artxiboko lokalen deskribapena eta artxibo-zerbitzuan gordeta dauden funtsen identifikazioa (bertakoak nahiz kanpotik etorriak), agindu honetako I.eranskinaren arabera.

 c) Beste edozein erakunde publiko zein pribaturi helburu berberaz eskatutako diru-laguntzen zerrenda, erakundearen izena eta diru-laguntzaren egoera aipatuta (ezetsiak, erantzunaren zain ala emanak eta diru-kopuruak). Beste laguntzarik eskatu ez bada, aipatutako xederako beste laguntzarik ez dela eskatu aitortzen duen agiria.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2005-3-9tik 2005-4-8ra


Eskabideak aurkezteko lekua

EUSKO JAURLARITZA
Kultura Saila
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz

BIZKAIKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA
Gran Vía 85
48011 Bilbao

GIPUZKOAKO KULTURAKO LURRALDE UNITATEA
Andia 13
20004 Donostia-San Sebastián.


Tramiteen deskripzioa

Hasiera, jarraibidea eta ebazpena


Egitura Atal Ebazlea

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea


Ebazteko epea

Bi hilabete, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita


Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


FormularioakEranskinak

Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.


Azken aldaketa

19/07/2005