Azken eguneratzea: 2011/08/31
Madriletik, Zaragozatik, Valentziatik, Jaenetik, Coruñatik, Balearretatik, Bartzelonatik, Bizkaitik, Gipuzkoatik eta Arabatik datoz
Bilboko Zabalguneko Eraikinean (Zabalgune Plaza 11) “Espainiako Industria Ondareko 100 elementu” erakusketa egingo da. Erakusketa horren asmoa industria ondarea duten hirietan oraindik ere bizirik dauden testigantzak hedatzea eta horiei balioa ematea da, eta horrez gain, lanbide aitzindariei, jarduera hori garatzen zuten lantegiei, lan egiteko moduari, eta, jakina, garapen industria ahalbidetu dutenei omenaldia egitea da. Horretarako, lurralde osoko ehun adibide esanguratsu aukeratu dira. Bizkaia ordezkatzeko, esaterako, honako hauek egongo dira: Portugaleteko Bizkaiko Zubia, Balmaseda Enkarterriko txapela fabrika, Barakaldoko eta Sestaoko Labe Garaiak, Arboledako meatzaldea edo Bilboko Konkordiako tren geltokia. Eusko Jaurlaritza Kultura Sailburuak, Blanca Urgell, eta TICCIH-Españaren presidenteak, Miguel Angel Alvarez, inauguratutako erakusketa abuztuaren 31tik irailaren 22ra bisita egin ahal izango da.
Egungo gizarteak gozatu egiten du arkeologi hondakinetara eta katedral nagusietara bisitak eginez, eta, horrez gain, beste ondare mota bat ere deskubritu du: industria ondarea. Ondare hori ezezaguna izatetik administrazio publikoetatik esku hartzeko jardueren buru izatera eta turismo ibilbideen baitan egotera igaro da, eta bisita egiten dutenen kopurua egunetik egurera gorantz doa.
Balioa berriz emateko testuinguru horretan, TICCIH España batzordeak, Industria Ondarea Kontserbatzeko Nazioarteko Batzordeak, erakusketa bat aurkeztuko du ondare hau gizartean ezagutarazteko eta daukan aberastasuna erakusteko. Industria ondarea gizarte kapitalistaren jarduera ekonomikoek eragindako eta ezaugarri nagusia mekanizazioa den ekoizpen prozesu jakin bati lotutako industria ustiaketen elementu multzoa da. Balio historiko, teknologiko, sozial, arkitektoniko edo zientifikoa duten industria kultura arrastoz osatuta dago.
Arrasto horien artean eraikinak eta makineria, tailerrak, errotak eta fabrikak, prozesatzeko eta birfintzeko meatzak eta lekuak, biltegiak, energia sortzeko eta erabiltzeko lekuak, garraiobideak eta horien azpiegieturak daude, baita industriarekin lotutako giza jarduerak garatzeko lekuak ere, besteak beste, etxebizitzak, erlijio gurtza edo heziketa.
Erakusketa horren bitartez, panelak erabiliz, hamar adibide bildu dira, eta horietatik hamaikak Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinetakoak dira. Gesaltza-Añanako (Araba) paisaia, Trapagaraneko Arboledako meatz paisaia, Balmaseda Enkarterriko txapela fabrika, Bilboko Konkordantziako tren geltokia, Barakaldoko Bizkaiko Labe Garaiak eta Sestaoko (Bizkaia) Labe Garaiak, Zeraingo eta Mutiloako meatz esparruak, Legazpiko Patricio Echeverría S. A. enpresa, Donostia-San Sebastianeko tabako fabrika eta Beasaingo (Gipuzkoa) Compañía Auxiliar de Ferrocarriles S. A. CAF. Horiek guztiak Euskadiko industriaren sektore estrategikoen adierazgarri dira, besteak beste, meatza, siderurgia, metalurgia, ekipo ondasunak edo produktu landu eta amaituen adierazgarri.
Bilbon egon ondoren, eta Madriletik eta Zaragozatik igaro ondoren, “Espainiako Industria Ondareko 100 elementu” erakusketa Vitoria-Gasteizko Azukre Lantegiaren Eraikinean egongo da erakusgai irailaren 29tik urriaren 22ra bitartean.