Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Bizkaiko Museoak
 
Rialia, Industria Museoak
Aurkezpena | Jarduerak| Informazioa
ONGI ETORRI RIALIARA. 
Itsasadarra Portugaletek eskualdeko industrializazioaren alde egindako ekarpena dugu. Horrela, RIALIA Industria Museoa, gune historiko eta artistikoa, gure iragan industrialaren aztarnak berreskuratu eta zabaldu nahian egin dugu. Museoaren eraikina 1993an hasi zen egiten eta zenbait fase eta proiektu gainditu ostean, 2006ko urtarrilaren 31n inauguratu zen. Gaur egun museo- eta kultura-ekipamendua biltzen du, eskualdeko eta Ezkerraldeko erreferente bilakatu nahi duena. Erakusketak hiru atal handi ditu:
  • Gizon-emakumeak. Eskualdeko historia soziala, migrazio prozesua, langile mugimendua, lan-baldintzak…  
  • Burdinaren industria. Burdinaren eraldaketa: meategitik erauzten zenetik, zelan handik labe garaietara eroan eta berton urtzen eta lantzen zen, eta zelan, horren guztiaren inguruan, banku-, enpresa- eta zerbitzu-sarea eratu zen.  
  • Itsasadarra. Portugaletek duen berezkoena. Estatu osoan bakarra den paisaia ekonomiko eta sozial jakin baten bilakaera garatu du: padurak lehortzea, itsasadarra kanalizatzea eta ekonomiatik haratago doazen jarduerak gauzatzea.

Ez dut uste penintsula osoan dagoenik ibaiaren hamalau edo hamabost kilometro hauek baino indar, lan eta energia handiagorik islatzen duen ezer. Pío Baroja, 1918

IBILALDIA MUSEOAN BARNA 
1. SOLAIRUA. SARRERA. GONBIDATUTAKO LANA
  • Funts iraunkorrak hiru gai gogoangarri hartzen ditu –GIZON-EMAKUMEAK, BURDINA ETA ITSASADARRA–, ikuspuntu historiko, etnografiko eta artistiko batetik.
  • GONBIDATUTAKO OBRA. Aldi baterako erakusketak egiteko esparrua da. Bertoko lanak beste museo, erakunde edo partikular batzuek ekarriak dira.

2. SOLAIRUA. ERAKUSKETA IRAUNKORRA: “Paisaia bat, hiru begirada” Paisaia batena zein industria-prozesu batena izanda ere, historia, ezinbestez, berau protagonizatu zuten gizonen eta emakumeen historia da. Burdina ezinbesteko langaia izan zen industriaren hazkunderako; itsasadarra ere ez zen munta txikiagokoa izan. Azpiegitura-obra handiei esker Bizkaiko industria sortu zen itsasadarraren ertzeetan: La Naval, Euskalduna, S.E.C. Babcock & Wilcock, Boluetako Santa Ana eta, batez ere, Bizkaiko Labe Garaiak. Eraldaketa ez zen soilik industria-jardueran bideratu. Halabeharrez, gizartea bera ere asaldatu egin zen, paisaia gizon-emakumeen eskaera berrietara egokitu beharra zela medio. Burdinazko Kaia, zabalguneak, eta Zubi Esekia, batez ere, pertsonei laguntzeko egin ziren, herriak batzeko, paisaia gizatiarrago egiteko. Eta hori guztia Portugalete hiri “andre zaharraren” begien aurrean gertatu zen.

3. SOLAIRUA. ERAKUSKETA IRAUNKORRA. JARRAIPENA XIX. mendeko azken laurdenean, zenbaitek talentu ekintzailea eta beste askok indarra eskaini zioten siderurgiari, gure industria moderno eta lehiakorrari. Industria-prozesua eta kapitalaren garapena lantzen dira gune honetan. Aldi berean, eta, horrekin lotuta, kontrapuntu gisa, mugimendu sozial bat sortu zen, eskubide sozialen alde borrokatu eta lehenengo sindikatuen sorrera bultzatu zuena. Azkenik, erakusketa iraunkorrak burdinaren beste erabilpen bat erakusten du: artistikoa. Hala da, burdina lehengaia eta inspirazio-iturria izan baita maila handiko artista askorentzat: Agustín Ibarrola, Bernat Vidal, Lucas Alcalde, Martínez Ortiz de Zárate, Gómez Gimeno …

4. SOLAIRUA. ALDI BATERAKO ERAKUSKETAK Rialia Industria Museoko azken aretoak aldi baterako erakusketak hartzen ditu: hala “burdinaren eskualdeko” artistena, nola industria-, itsas-, ur-kontuak ...