Bermeoko kai zaharraren gainean dagoen Ertzila Dor
rean dago kokatua Museo hau. Leku apartan benetan. Dorre hori Ertzilatarren etxea izan zen eta Momumentu Nazional izendatuta dago. Ertzilatarren seme argiena gerlako poeta famatua izan zen, Alonso Ertzila, berea da "La Araucana" poema epikoa.
Dorre horren hormen artean daude 1948. urteaz geroztik "Arrantzalearen Museoa"ren erakusketa gelak.
Munduan oso museo gutxi dira arrantzaleen bizimodua erakusten dutenak. Bermeoko museo hauxe da bat.
Beheko solairuan arrantzaleak lehorrean egiten duen bizimoduarekin lotuta dauden alderdiak daude jasota: etxean egin beharreko lanak, merkataritzaren inguruko zereginak, garraioa eta abar erakusten dira. Grafiko eta maketekin osatzen da er
akusketa, maketa horien artean aipatu beharrekoa da euskal herriko kostaldeko itsas ondoa nolakoa den erakusten duena.
Beste bi solairuek erakusten digute nola dauden banatuta arrantzaleen inguruko gremioak, gaur egun arte erabili izan diren arrantzarako teknikak, mariskoa harrapetzeko aintzina aintzinako teknikak eta baita industria mailako arrantza ere, horretarako erabilitako untziak eta arraina non dagoen detektatzeko erabiltzen dituzten teknikak.
Badago Dorrearen historiari buruzko datuak ematen dituen gela bat ere, han bizi izandako jendea ere aipatzen dela.