Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Bizkaiko Museoak

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

José Luis Goti Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoa


Aurkezpena

Jarduerak 

Informazioa

Museoaren BarrukoaJosé Luis Goti” Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoa 1974an sortu zen, Bilboko Medikuntza Zientzien Akademian, mediku eta akademiko batzuen zenbait gauza erakusgarri jasotakoan. Hasierako zailtasunak behin gaindituta, unibertsitateko komunitatearen laguntzaz, lehenengo aretoa ireki zen Leioako Medikuntza Fakultatean, 1979an. Gero, 1982an, modu ofizialean ireki zen museoa.

Medikuntza historiaren museo bezala sortu zen, baita zientzia eta teknologiaren historiaren museo bezala ere.

Museoaren BarrukoaErakundeak 1.500 m² hartzen ditu, 23 aretotan banatuta. Horietatik lau Medikuntza Fakultatean daude, eta beste 19ak Leioako campusean, liburutegien eraikin nagusian. Bere aretoen edukia anitza da: Barandiaran Aretoan herriko medikuntzaren adierazgarriak daude, beste areto batzuetan kirurgia, esterilizazioa, mikroskopia, pisu eta neurriak, X izpiak, endoskopia, odontologia, oftalmologia, kardiologia, paleontologia, ginekologia, farmazia eta beste gai batzuk lantzen dira.

Guztira, historia eta medikuntzan balorea duten 8.000 gauza erakusten dira, eta ez hori bakarrik; baita 7.000 liburu inguru. Ondare hori Euskal Herri osoko medikuek, medikuen familiek eta erakunde publiko eta pribatuek sortu dute, emandakoarekin.

Museoaren BarrukoaLanegunetan irekitzen da, ikusi nahi duten guztientzako. Ordutegia: 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Taldeen bisitak adosteko, deitu 94 601 27 90 edo 94 601 22 70 telefonoetara, goizeko 08:00etatik.

Museoaren sortzailea José Luis Goti doktorea da. Gaur egun, arduraduna eta zuzendaria A. Erkoreka doktorea da.

Eusko Jaurlaritzak onartutako fundazioa da. Bere arduradunak 12 dira, guztiak Euskal Herriko unibertsitate, zientzia eta kultura munduko pertsona nagusiak.


Museoaren BarrukoaEdukiak

Museoan batez ere tresnak, aparatuak, liburuak eta artxiboak daude, denak historia eta medikuntzan balore handia dutenak. Bilduma horretan azken mende hauetako zientzia eta osasunaren bilakaera dago ikusgai. Horrez gain, berariazko liburutegi bat dago.

 

 

Azken eguneratzea: 2005/04/07