"Oroitzapenerako museoa, etorkizunerako museoa"
Museo tematikoa da eta bakearen kultura du gaia. 1937ko apirilaren 26an izandako Gernikako bonbardaketa du oinarri eta bere helburua ez da erabateko egiak inposatzea, erakusketako hiru ardatzen bidez bakeari buruz hitzegin eta eztabaidatzea lortu nahi duena baizik.
Hiru ardatzak honako hauek dira:
1. Zer da Bakea?
2. Zein ondore utzi digu Gernikako bonbardaketak?
3. Zer gertatzen da gaur egun munduan bakearekin?
"Ez dago bakerako biderik, bakea bera da bidea"
|