Gaurko Gernikako Bakearen Museoa, Gernika Museoa izan zen lehenago. Museoa, Gernika-Lumoko udalak sortu zuen 1998eko apirilaren 7an, Auzitegia eta Posta eta telegrafoetako bulegoak zeuden lekuan, hiriaren berreraikuntza garain Manuel Mª Smith-ek diseinatutako eraikinean, hots, Foru Plazan (Udaletxe aurrean).
Museo hori, museo historikotzat har zitekeen, Gernika-Lumoko historia jorratzen baitzuen, batez ere Gerra Zibila eta bonbardeaketa.
1999 eta 2002 urteen artean museoak etxea egokitzeko obrak egin zituen (zenbait alditan) besteak beste Kultura Ministeriotik (Arte Eder eta Kultura Ondasunen Sailetik) jasotako laguntzei esker, eta, proiektu museografiko bat prestatu eta gauzatu ondoren, Bakearen Museoa bihurtzea erabaki zen (Euskadiko eta Espainia estatu osoko lehena).
2002ko uztailaz geroztik, Gernikako Bakearen Museoa Fundazio bat da; beraren babesle eta sortzaileak Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gernika-Lumo Udala direlarik.
Beraz, 2003 urtetik aurrera zabaldu zituen berriro ateak Museoak (2003ko urtarrilaren 8an), bere profila eraberrituz eta aukerak ugarituz, eta gaur egungo munduaren premiekin bat datorren instituzioa bilakatu zen. Gunea hazi egin da, museo erakargarri eta dinamiko bihurtzeraino, sentitzeko eta bizitzeko museoa izan nahi du; hau da historiak, hunkiberatasunaren eta enpatiaren eskutik, adiskidetzeko bidea zabal diezagun tokia, eta denon artean bakeari forma eman dieziokegula pentsatzeko lekua.
Museoaren erakusketa iraunkorra hiru galdera edo ardatzetan banatzen da:
1. Zer da bakea?
Bakeari buruzko ideia, kontzeptu, pentsamendu eta ikuspuntu ezberdin asko eta, batez ere, gaurko-gaurkoa den ideia: bakea, gatazkak konpontze aldera, berez sortzeen da modu positibo batean pertsonen arteko harremanetatik. Bakearen historiak ez du zertan izan gatazken amaneraren historia.

2. Zein ondare utzi digu Gernikako bonbardaketak?
Gernika-Lumo eta Espainiako Gerra Zibilaren historiaren irakurketa, bonbardaketaren gertaera bera eta gertaera tragiko hartatik bizirik irtendakoek, erasotzaileekin adiskidetuz, eman diguten bake irakaspen eredugarria, baita munduan izan diren beste adiskidetze-ekintza eta bakerako bitartekaritza batzuk ere.
3. Zer gertatzen da gaur egun bakearekin munduan?
Giza Eskubideei buruzko hausnarketa eginez eta Euskal Herriko gatazkaren ikuspuntutik, Picassoren "Guernica" koadroaren bidez munduari begiratzea, bakea munduan gaur egun zertan den ikusteko.
www.bakearenmuseoa.org