Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Bizkaiko Museoak
 
Euskal baserriaren ekomuseoa
Presentación | Actividades| Información

Museoaren BarrukoaEuskal Baserriaren Ekomuseoa Artean kokatzen da, N-240 (Bilbo-Vitoria-Gasteiz) errepidearen 26 Km.-an.

Eraikina, XVI. mendeko amaieraren tankerako ur bitarako baserri bat da, garai hartan, etxebizitza-mota honetan gehien erabiltzen zen materiala haritzako zura zelarik.

Barrukaldean, behetxean taberna-denda bat dago, lehen solairuan gure baserritarren bizitza, ohitura eta lanaren ikuspegi osoa, sukaldaritza, logelak, herri-medikuntza, artilea, kirrua, zurgintza, ganbara, sagardo-txakolia ... dagoela, espazio ezberdinetan banatuta.

Museoaren BarrukoaKanpoaldea, nekazaritza, uzta eta garraioko lanabes mota guztiak daudeneko loragune bat da.

Ekomuseo honek, gure arbasoei omenaldia eskainiz, izan zuten jakituria, jasan zuten nekea eta egin zuten lana jendaurreratu nahi ditu, mendeetan zehar, gure herriaren aberastasun eta kulturaren kimua den euskal baserria erakunde buruaskea egiten jakin zutelako.

Azken eguneratzea: 2010/07/22