Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Bizkaiko Museoak
 
Euskal Museoa
Aurkezpena  | Jarduerak | Informazioa

Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoa Bilboko alde zaharreko eraikin barroko batean dago. Eraikin hori bertan Eliza bat eta Jesusen Konpainiaren Eskola jartzeko jaso zen, hala egin zedila erasota utzi baitzuen bere testamentuan Domingo Gorgolla jaunak, Toledoko kardinalearen morroiak. Eskolari San Andres izena jarri zioten, eta izugarrizko ekarpena egin zion Bilbori bai erlijioaren aldetik bai kulturaren aldetik, harik eta Jesusen Konpainia Carlos III.aren dekretu bidez Espainiatik bidalia izan zen arte, hau da, 1767. urterarte.

Museoaren BarrukoaJesusen Konpainia Espainiatik kanpora bota eta handik bi urtetara Atxuriko Juan Doneen Parrokia hara aldatu zen eta klaustroan apopilo etxe bat jarri zuten, letrak, latina eta erretorika ikasten zuten irakasleentzat. Miserikordi etxea ere hantxe kokatu zen. Bertan moldiztegia eta enkuadernazio, ehungintza eta bustingintza tailerra zeuden.

1921eko uztailan Bizkaiko Arkeologia eta Euskal Herriko Etnografia Museoa ireki zen Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren babespean. Jesús Larrea jauna izendatu zuten zuzendari.

Alboko eraikinak husten eta museoaren bildumak handitzen zihoazen neurrian, eraberritze eta zabaltze lanak egin ziren eraikinean. Garai hartan Museoaren izena aldatu egin zen: “Museo Histórico de Vizcaya” jarri zitzaion, zuzendari Mario Grande jauna zuelarik.

Demokrazia etorri zenean atzera lehengo izena jarri zitzaion museoari. Miserikordi etxearen eraikina, aurreko aldea Miguel de Unamuno Plaza aldera duena, museoarentzat hartu zen. Han daude ikerkuntzarako gelak, biltegia eta aldi baterako erakusketa gela.

Museoaren BarrukoaMuseoaren bildumak Bizkaiko Historia aurrea eta Arkeologia biltzen dute, bai eta Euskal Herriko Etnografia eta Historia ere. Bilduma horiek Euskal Autonomi Elkartea bera baino zabalagoa den lurralde bateko aztarnak jasotzen dituzte. Horrela, erakusketa iraunkorren bidez, Euskal Herriaren bizimoduaren berri ematen digute, aintzina-aintzinatik gaur arte.

Eguneroko bizitzaren hainbat alderdi daude jasota museoko geletan, hala nola, artzaintza, arrantza, nabigazioa, burdinolak, armagintza, merkataritza, eta artisautza. Erakusketa iraunkorrez gain badira iraupen mugatuko erakusketak ere, monografikoak. Horiei buruzko katalogoak eta argitalpenak egiten dira.

Zabalkunde lanak egiteko, gidaliburuak eta foiletoak ere egiten dira. Horiek izaten dira helburu jakin batekin egindako ikerketa eta erosketen fruitu: errealitate kulturalaren berri emateko eta Euskal Herriaren identitatea eta nortasuna ezagutarazteko helburuarekin egindakoak.


Edukiak

Historiaurrea eta Arkeologia Bizkaian. Euskal Historia eta Etnografia. Erlijio Imajinak. Arte Grafikoak. Argazki Artxiboa. Dokumentazio Artxiboa.

Arlo horiek guztiak erakusketa edo biltegietan daude. Horien osagarri, Liburutegi zerbitzu espezializatua ere badago eta, horrez gainera, erakusketa eta salmenta esparru bat ere bai. Bertan dira ikusgai eta salgai Museoko bildumetako lanen erreprodukzioak eta euskal artisautza produktuak.