Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Bizkaiko Museoak
 
Aramburu Farmazia Museoa
Aurkezpena  | Jarduerak | Informazioa

Aramburu Farmazia Museoa

1888ko urtarrilaren 4an, lehenengo aldiz ireki zituen Pedro Aramburu Mendieta jaunak farmazia honetako ateak. Geroztik, astez aste, bere eginkizun sanitarioari lotu zaio etengabe, hainbat eta hainbat zeregin profesionaletan: formula magistralak landu, analisi kimikoak, bromatologikoak, klinikoak… 

Botikan sartu, eta bertan urte luzeotan barrena erabili izan diren produktu eta lanabesak aurkituko ditugu. Azken mendean sendagaiek bizi izan duten eboluzioa erakutsi nahi dugu; lehengo produktu naturalen ordez produktu kimikoetarainoko bilakaera, formula magistralen ordez espezialitate farmazeutikoetara. Gainera, farmazialarien lanbideak analisien arloarekin eta beste arlo zientifiko batzuekin izandako lotura aurkeztu nahi izan dugu.

Erakusketak botikaren jatorrizko guneak okupatzen ditu, hasierako labotaregia eta antzinako botikaostea, solastoki interesgarriak izandako lekuak, Miguel Unamuno bezalako intelektualen topalekuak.

Azken eguneratzea: 2011/06/14