XAXU konfiteria zaharra itxi zutenean eta berau oinarritzat harturik, hango jabeak, José M. Gorrotxategik, elektrizitatea sartu arte konfitari artisauak lanerako erabiltzen zituen tresnak bilatu eta biltzeari ekin zion. Bilduma honetako garrantzia berorren etnograrfi-aberastasunean datza, pieza gehienak euskal artisauak eginak baitira, euskal basoetako egurra, harrobietako harriak eta brontzea erabiliz, objetuen tratamenduan zuen espezializazioa soberan frogaturik geratzen delarik.
Historitik begiratuta, XIV. mendetik XVI. mendera bitartean, konfitari iharduerarik garrantzitsuena argizarigintzarena izan zela azpimarra daiteke, gozokigintzan ere aritzen zirelarik eta hortik hartu zuten artisau horiek argizarile izena. Geroago, konfitari deitzen hasi zitzaien. Nahiz eta mende honetara arte argizaria egiten jarraitu, berauen ihardueran produktu gozoek lehentasuna hartzen joan ziren.
Edukiak
Erakusketa iraunkorrean agertzen diren bildumak sailetan daude antolatuta: Txokolatea, Kafea, Bizkotxogintza, Labe eta labetxoak, Esnegaina eta gurina, Izozkigintza, Gozokigintza, Konfitegintza, Pattarrak, Argizarigintza, etab.
Sail horietako bakoitzean, irizpide kronologikoari jarraituz antolatu dira piezak. Hala, kakaoa birrintzeko erabili ohi zen metate zahar batetik hasi eta mende honen hasierako kafegailuetaraino, alanbikeak, goxokietarako moldeak, argizariak egiteko gurpilak, etab. tartean direla.
|