Duela gutxi eraberritutako Iturraran baserrian dago, Orioko gaina eta Aia lotzen dituen errepidetik hurbil.
Zentru honetaz horretarako bereziki prestatutako begiraleak arduratzen dira. Bertan Parkearen ezaugarriei buruzko informazioa lor daiteke, bai eta eremu horretako errekurtso turistikoei buruz ere. Erakusketa bat ere badago eta bideo emanaldiak ere bai.
Erakusketak bi zati ditu: batean Pagoetako inguru fisikoa aztertzen da eta leku horretan bizi izan diren pertsonen izaera eta historia nolabait baldintzatu dituzten faktoreak daude erakusgai. Geologia, klima, lurzorua, ibaiak, landaretza, animaliak eta ekologia jorratzen dira, horiek heuren artean eta gizonarekin izan duten harremana aztertuz.
Beste zatian gizakiak utzitako aztarnak daude aztergai eta Pagoetako gizakiaren alderdi kulturala eta etnografikoa lantzen dira. Lehengo gelak eszenatokia erakusten digu eta bigarrenak guregana iritsi den historiaren aktorea izan denaren ezaugarriak, klimarekin eta lurrak ematen dizkion baliabide naturalekin lotuta dagoena eta kultura berezi bat sortuz egokitu dena. Iturraranen inguruan erlategi eta arboreto bat ere ikusgai daude.
Edukiak
Lanabesak, diagramak, maketak, erremintak, argazkiak eta testu laburrak, ondoko gai hauei guztiei buruzkoak: baserria, komunikazio eta garraioak, bidexka eta galtzadak, ganadua eta etxeko animaliak, artilea, linua, sagardo eta txakolina, egurra, ikatza, karezko labeak, errotak eta burdinolak.
Argitalpenak
Pagoetako Parkearen, IturrarangoArboretum-aren eta Iturrarango Erlategiaren triptikoak.
|