Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Gipuzkoako Museoak

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Erraminta Makinaren Museo Fundazioa


Aurkezpena

Jarduerak 

Informazioa

Makina-erremintaren museoa Elgoibarren dago, antzinatik industri tradizio handia izan duen  herrian hain zuzen. Gaur egun, makina ekoizle nagusia da Elgoibar, eta horrexegatik deitzen zaio "makina-erremintaren hiriburua".

Museo honetako erakusgaiak, eraiki berri dugun edifizio batean daude ikusgai. Edifizio honek XX.mende hasierako eraikin industrialeen antza du, hori kontuan izanda eraiki baita: nabe handi bat erdian eta bi alboetan. Bertan daude mekanizazio tailerra, dokumentazio zentroa-erakusketa gela eta burdinola.


Mekanizazio Tailerra


Erdiko nabeak ur bitara dauka teilatua, egurrezko zertxa ederrek eusten dutelarik. Zertxetatik zintzilikatzen dira euskarriak eta transmisio-ardatzak, euren polea eta guzti. Motor bakar baten bidez poleei eragiten zaie eta makina guztiak jartzen dira lanean, duela ehun urte bezalaxe.


Erakusketa Gela

Erakusketa gelan makina-erreminten eboluzio teknologikoa eta historikoa ikus daiteke. Horretarako zenbait elementu daude ikusgai: 250 argazki baino gehiago dituzten panelak, Erdi Aroko makinak eta bitrinetan jarritako erremintak eta mekanismoak.


Burdinola

Alboko beste nabean burdinola dago. Nabe honetan hagin-arbola bat errespetatu eta mantendu da, Gipuakoako historiaren sinboloa den hagina alegia. Produktu ezberdinak fabrikatzeko behar izaten ziren tresnak daude ikusgai, antzinako gure burdinolen eta sutegien oroimen modura.

Aipagarria da bertan ikus daitekeen "agoa" izeneko masa erdi-metalikoa, antzina gure burdinoletatik ateratzen zutena, eta eskualdeko burdinolen kokapen-mapa bat ere ikus daiteke.
 

 

Azken eguneratzea: 2007/12/03