Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Gipuzkoako Museoak

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Lenbur Lurralde Museoa


Aurkezpena

Jarduerak 

Informazioa

Museoaren BarrukoaEraikinak

LENBUR Museo Lurraldea Legazpiko eraikuntzez osatuta dago. Eraikuntzok zenbait arotakoak dira eta, batez ere, industria eta industria-aurreko ondarekoak dira.

Jendeak gaur arte bisitatzen duen zatia herriko baserri-gunean dago, Mirandaolan eta Telleriarte eta Brinkolako auzoetan hain zuzen ere.

Azpimarratzekoak: Mirandaolako burdinola (XIV. mendeko burdinola baten berreraikuntza), San Migelen galdategia (industria-eraikin hori kafetegia eta informazio eta salmentako zentroa da gaur egun, baina jatorrizko makinak kontserbatzen dira bertan), Igaralde errota (XVI. mendeko irina-errota), Erreizabal baserria (horren zati bat Gazta eta Artzaintzaren Artisautza Zentroa da orain) eta mende hasierako Katabera Udana meategi-esparrua.

Museoaren KanpoaldeaAzkenik, Bikuña jauregia dago. Hori XVII. mendeko oinetxea da, LENBUR Fundazioaren egoitza izateko berreraiki eta moldatua. Museoa kudeatzeko zentroa da, baita ikerketak eta dokumentazioko lanak burutzeko lekua ere. Gainera, aldi baterako erakusketak eta areto nagusia daude bertan.


Edukiak

Museo Lurraldearen helburua hau da: bere ondare-elementuen bidez, euskal gizakiak bere inguruarekin dituen harremanak azaltzea. Horretarako ardatza burdingintzako industriaren bilakaera da.

Mirandaolako ikus-entzunezko material batek harreman hori azaltzen du eta bisitariari osotasuneko ikuspegia eskaintzen dio. Elementuak banan-banan ere hartu daitezke, ekoizpen-prozesu oso baten osagarriak direnez. Elementu horietako baten bat abian jartzen da bisitarien aurrean; esaterako, Igaralde errota eta Mirandaolako burdinola. Azken hori, igandero, apiriletik urrira bitartean, eta hilaren lehenengo igandeetan, azarotik martxora bitartean

Azken eguneratzea: 2005/03/31