Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Gipuzkoako Museoak

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Gatzaren Ekomuseoa Leintz-Gatzaga


Aurkezpena

Jarduerak 

Informazioa

Museoaren BarrukoaGatzaga zenaren ingurua suspertzeko eta ingurunea probetxamendu ekonomiko eta kultural bezala berreskuratzeko asmotan egindako proiektuko lanetan, erromatarren garaitik heldutako aztarnak aurkitu ziren.


Orduan bildutako datuekin Gatzaren Ekomuseoa prestatzeko egitasmoari ekin zitzaion. Lanaren muina gatzaga ustiatzeko lehengo modua berreskuratzea izan da, zehazki, XIX. mendean erabili zen eredua berreskuratzea, eta, horretarako, lanean jarri da ur gazia putzutik ateratzeko kanjiloi gurpila erabiltzen duen sistema hidrauliko bat, XVIII. mendeko modelo baten kopia.

 

Edukiak 

Museoaren kanpoaldea1-Bertan aurkitu diren aztarna arkeologikoak (erromatar zeramiken puskak).

2-Kanjiloi gurpila. Gatz putzutik ura ateratzeko balio duen XVIII.mendeko "patenotre" modeloaren kopia, energia hidraulikoz ibiltzen dena.

3-Ura, ebaporazioaren bitartez, nola gatz bihurtzen den erakutsiko da. Bisitariek, nahi izanez gero, ura botiletan erosi ahal izango dute, etxean edo eskolan gatz bihurtzeko

Azken eguneratzea: 2005/04/21