Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Gipuzkoako Museoak

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Larraulgo Museoa


Aurkezpena

Jarduerak 

Informazioa

Museoaren BarrukoaLarraul Ernioren magalean kokatutako 140 biztanleko herri zoragarri bat da. Baserria izan da, duela oso gutxira arte, belardi eta basoek lur zorua estaltzen dioten herri honen ardatza eta bihotza, bizibidea eta bizimodua. Baserririk zaharretsuenek, XVI. mende ingurura garamatzate eta ganadutegi berrienek berriz etorkizuneko erronkei aurre egiteko prestatuak daude.

Atsegina, lasaia, paseiatzera gonbidatzen duena. Ez da plazatik mugitu beharrik bere kultur ondareaz gozatzeko: urte eta urteetan estalirik egon ondoren, XVI. mende hasierako grisalla, Gipuzkoan bakarra, ikusgai dago elizan. Museoan berriz, Larraul hobeto ezagutzeko parada izango duzu.

Museoaren BarrukoaLarraulgo museoaren helburua egungo larrauldarron komunitate zentzua erakustea da, bere kezkak eta ardurak dituen komunitate bezala. Bertan biltzen diren tresna gehienak Larraulgo herrian bilduak dira gehienen erreferentziak nekazal mundukoak direlarik. Honen adibideak dira: laia eta goldeak, gurdi eta lanabesak, gari-makina, sagardo-dolarea, lapikoak, kutxak, oramahaia, su bajua ... etxape, janari eta jantzia izatearren gogor lan egin dutenen lekukotasuna, josteko makina, lehenengotako telefonoa, argizaiola, emigrazioaz mintzatzen zaizkigunak. Bere piezak museo batean egoteak ez du esan nahi baserria iraganeko kontua denik; izan ere, eten gabe eraberritzen ari den errealitate bizia da: XVI. mendeko leiho baten ondoan esne hozkailua aurkituko duzu, aizkoraren ondoan motozerra.

Piezek agertzen duten bizitzaz gain gehiago jakin nahi izanez gero bertan aurkituko duzu informazio gehigarria eta baita museoan jasotako ezagutzak frogan jartzeko jolas didaktikoak ere.

Horretaz gain, museoko gela ondoan mota ezberdineko artelanak: pinturak, egurrez eginiko irudiak, ... egoten dira erakusgai. Hau dohainik ikusteko aukera izango duzu museoko ordutegi berdinean.


Edukiak

Museo etnografiko honetan erakusgai dauden piezak garai ezberdinetakoak dira eta baserriko bizitza, ohitura eta monumentu ezberdinak agertzen dituzte. Hau guztia hobeto agertzeko asmoz badira informazio panelak, hainbat argazki eta jolas didaktikoak ere

 

Azken eguneratzea: 2005/03/31