GIPUZKOA DONOSTIA kutxak beste Gizarte ekintza bat sortu berria du, MIRAMON.zientziaren kutxagunea izenekoa, zientzia hedatzeko eta zientziarekin esperimentatzeko gune elkarreragilea, Donostian eraikia, inguruko lurralde eta komunitate guztiei zerbitzua emateko pentsatua, jende guztiarentzat eta bereziki gipuzkoarrentzat irekia, kontzeptu zientifiko eta teknologikoak biztanle gehienengana hurbilaraztea helburutzat duena. Ahalegin berezia egin da kontzeptu horiek eskoletako haur eta gazteengana iristarazteko, populazio -talde horixe baita hezkuntza- eta kultur baliabide hau, aldi berean jolas eta entretimendurako dena baita, eskaini nahi zaion gizarte-segmentu garrantzitsuenetako bat.
MIRAMON.zientziaren kutxagunea zientziaren dibulgaziorako gunea da. Eraikitako azalera ia zortzi mila metro karratukoa da.
Erakusketa iraunkorrak aipatu metro karratu horietatik bi mila metro hartuko ditu, interés zientifikodun bederatzi ataletan banatua berori: Mekanika, Optika, Pertzepzioa, Material Txundigarriak, Elktrizitatea eta Magnetismoa, Komunikazioak, Sistema Konplexuak, Lurra Ontzia eta Elementuen Lorategia. Atal bakoitzean gutxi gorabehera hamasei esperientzia daude eta esperientzia horiekin bisitariek oinarri zientifikoak oso modu erraz, jostagarri eta elkarreragilean ikasi ahal izango dituzte.
Aldi baterako erakusketek zortziehun metro karratu hartuko dituzte. Erakusketa horiek gai zientifiko eta teknikoak izango dituzte oinarritzat eta erakusketa bakoitza batez beste lauzpabost hilabetez izango da ikusgai.
110 eserleku Planetarioa izango du. Izar-proiektagailua digitala da. Horrek honakoa esan nahi du: zerua gaur egun ikusten dugun bezala ikusteaz gain, iraganera edota etorkizunera bidaiak egitea ere posible izango dugula eta ondoren datozen galderen gisakoei erantzun ahal izango diegula: zer itxura zuen zeruak ni jaio nintzen egunean? Zein posiziotan zegoen Ipar-izarra Elkano, munduari buelta eman eta gero, Sanlúcar de Barrameda-ra iritsi zenean? Zer-nolako forma izango du Hartz Txikiak 20.000 urte barru? Eta ez hori bakarrik; espazioan bidaiatu ahal izango dugu eta konstelazioek urrutiko izarretatik ikusita, duten itxurarekin ere gozatu ahal izango dugu. Astroproiektagailuaz gain, Planetarioak beste multimedia ekipamendu batzuk ere baditu. Esate baterako, baditu kupula osoa irudi bakar batekin hartzeko gai diren diapositiba-proiektagailuak, efektu berezietarako proiektagailuak eta bideo-proiektagailuak.
Bada beste atal bat, Txikiklik deitu dioguna eta haur txikientzat izango dena da. Han entxufearen edo telefonoaren atzean zer dagoen ikasi ahal izango dute eta baita telebista-estudio batean jolasean gozatu ere, estudio horretan norberaren irudia paisaia birtualekin nola nahasten den ikusi ahal izango baitute. Aretoko paretetan proiektatzen den hiri informatikoa aldatu egiten da, haurren joko eta elkarrekintzaren prozesuan parte hartuz han utzi dituzten hainbat tamainatako kaxek eta haurrek berek hartzen dituzten posizioen arabera, hain zuzen ere.
MIRAMON-ek Behatoki Astronomikoa ere badu, 30 m-ko dorrean kokatua. Bertatik izarrak, Eguzkia eta Ilargia ikusteaz gain, Donostiako ikuspegi ezezagun eta ohizkanpokoak ere ikusi ahal izango dira.
Hamalau metroko kristalezko dorrean Foucault-en pendulua dago, Lurra bere ardatzen inguruan biratzen dela erakusteko.
|