
Orain arte esandako guztiaren osagarri, MIRAMON-en hainbat eta hainbat ekintza burutuko dira. Aipatzekoa da Zientziaren Antzokia, zeinetan zientzia-esperimentuak zuzenenan frogatuko diren; baita Elektrizitatearen Antzokia ere, aurrekoaren antzekoa izango dena, baina elektrizitateari loturiko probak eginen dituena. Zientziaren Lantegia deritzon ekintza-mota ere aipatzekoa da; bertan bisitariak bere muntaketa elektromekanikoak egin ahal izango ditu. Datorren Hileko Zerua ere ez da bazter uztekoa; Planetarioan bilerak egingo dira hurrengo hileko zerua eta efemeride garrantzitzuenak nolakoak izango diren erakusteko. Behaketa Astronomikoak ere izanen dira; Behatokia erabiliz zeruko izar eta gainerakoak ikusi ahal izango dira. Azkenik, baita Hitzaldiak ere izango dira; horietan, aldian-aldian aditu batek zientzia eta teknologiari loturiko gaiei buruzko ideiak azalduko ditu.
MIRAMOn.zientziaren kutxaguneak Hezkuntza Saila izango du. Sail hori ikasleek kutxagunera egindako bisitatik ahalik eta onura gehien atera ahal izateko sortu da, betiere horretarako sailekoek hezitzaileei behar duten laguntza guztia emanez.
Bisitariak Zientziaren abentura zoragarrian parte hartzeko ideia oinarritzat hartuz asmatu da esandako guztia
|