Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Gipuzkoako Museoak
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Burnibidearen Euskal Museoa


Aurkezpena

Jarduerak

Informazioa

Jarduera programa 2008.urtea

1.- Lurrun trakzio duten tren historikoen zerbitzua

Lurrun trenen zirkulazioen denboraldia apirilaren 9tik azaroaren 1a bitartean luzatuko da aurten. Zirkulazioak asteburuetan eskaintzen dira ondorengo ordutegia betez:
Larunbatetan, trenak Museotik 12:30ean eta 18:00etan aterako dira

Igande eta jaiegunetan, trenak Museotik 12:30ean aterako dira.
Aste Santuan zirkulazio gehiago eskainiko dira, aste santuko ostegunean hasi eta Paskoa astelehena bitartean. Egunero, hiru zirkulazio eskainiko da, eguerdiko 12:00etan eta 13:00etan eta arratsaldeko 17:00etan eta 18.00etan. Halaber, Konstituzio/Ama Birgina jaiotzez garbiaren jaizubian ere, abenduaren 5, 6 eta 8an, lurrun trenen zerbitzuak eskainiko dira.

2.-Egun bereziak

Trenaren Euskal Museoak ondorengo egun bereziak ospatuko ditu:

Martxoaren 19tik 22ra: Diesel trakzioarekin zirkulazio bereziak.
Maiatzaren 17a: Museoen Nazioarteko Eguna.
Urriaren 10: Burnibidearen Euskal Museoaren XV. urteurrena. Trenaren Lagunen Elkartearen eguna.
Abenduaren 8a: Lurrun trenen denboraldiaren amaiera

3.- Lurrun trakzioaren hastapenerako XIII. Ikastaroa.

Uztailaren 14etik 19ra bitartean izango da. Gehienez, 8 ikasle onartuko dira eta matrikulak 250 euro balio du. Matrikula egiteko epea apirilaren 1ean zabalduko da.