Eskoriatzako Eskola Museoa hainbat ekimenen ondorioa da, eskolako ikasketak eskolatik kanpo osatzeko sortu zena. Gero, bere eskaintza herritar guztientzat zabaldu zen.
Gure museoa, bere ezaugarriengatik eta edukiengatik, hezkuntzako maila bakoitzerako eta kultura jardueretarako euskarri handia da. Izan ere, bisitarik gehienak aldez aurretik eskatu behar dira eta gida baten laguntzaz egiten dira.
Hemen museoaren kontzeptua berriztatu egin da; ikusmena ez da gauzak ezagutzeko bide bakarra. Zergatik ez erabili ukimena, entzumena, usaimena...? Zergatik ez erabili beste zentzumen guztiak, beste sentsazio guztiak
Hemen betiko museoen arauak apurtu egiten dira: “ez ukitu”, “isilik mesedez”... Arau berriak barrea eta tailerretako jolas dibertigarriak dira. Hona gakoa: "Jolasa, ikasteko bidea".
Gure Eskola Museoko gaiak historia-aurrea eta historia dira, Euskal Herria, etnografia eta ingurugiroa abiapuntutzat hartuta. Laneko teknika konstruktibismoa eta diziplinartekotasuna dira. Hau da, historia kontuan izan behar da, baina etnografia, euskal kultura, paisaia, ingurugiroa eta abar ahaztu gabe. Hitz gutxitan: antzinatik ikasi, oraina bizi eta, naturak lagunduta, etorkizuna prestatu behar da.
ESKORIATZA, HAU BAI MUSEOA!
Eskoriatzako herriarentzat ez da nahikoa bere eskola-museoa erakustea; badauka beste eremu ikusgarri bat, zabalagoa, aberatsagoa, biziagoa eta, gainera, aire zabalean.
Bertako txokoak, elizak, baselizak, baserriak, bordak, megalitoak, lurra lantzeko tresnak, basoak eta errekak aukera paregabea dira gauzak zergatik eta nola gertatzen diren ulertzeko.
Edukiak
Sail bakoitzean Euskal Herriko kulturaren gai etnografikoak lantzen ditugu:
Ingurugiroa
Gizakien sorrera
Bilakaera fisikoa:
-
Bilakaera psikikoa, izpirituaren bilakaera.
-
Mitoak, erritoak, ikurrak eta kondairak.
Historiaurrea:
Erromatarrak:
Erdi Aroa:
Aro Modernoa:
- Errenazimentua.
- Asmakizunak eta teknologiaren aurrerapausoak.
- Gizarte, ekonomia eta industriako aldaketak.