Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Gipuzkoako Museoak

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Donostiako Eliz Museoa


Aurkezpena

Jarduerak 

Informazioa

Museoaren BarrukoaDonostiako Elizbarrutiak duen Erlijiozko Arte Lanen Bilduma Amarako Famili Sagaratuaren eraikinean dago jasota eta, Euskal Herri osoaren zerbitzura dagoen Eliz Museo baten hasiera eta oinarri nahi du izan. Eraikin hori Antonio Camuñas arkitektoak 1962an eraikia eta Carlos Arrutik 1991n berritua da. 

Manuel Lekuona eta José M. Zunzunegui izan ziren bildumarekin hasi zirenak. Gaur egun agiritegietan, sakristietan, elizetan, ermitetan, komentuetan eta parroki-etxeetan bilaketa eta ikerketa lanetan dihardute arte lanen bidez isladatu eta sinbolizatutako historia erlijioasoaren aztarnen atzetik.

Bilduma osatzen duten fondoak diakronikoki ordenatuta daude, Euskal Herriko gizakien historia erlojiosoaren aldi nagusiei jarraiki, honela:

1.- Kristautasunaren bideak. Erdi Aroa: Erromanikoa eta Gotikoa (XII-XV. mendeak), honako arte lan hauek nabarmentzen direlarik:

  • Santiago erromesa. XIII. mendekoa. Alabastroa. 
  • San Martin. XIII. mendekoa. Egurra, kolore askotan margotua. 
  • Lekaidea. XIV.mendekoa. Egurra, kolore askotan margotua.
  • Herbeheretako erretaula baten zatiak. XV. mendekoa.
  • Santa Catalina eta Santa Apolonia, Nottinghan-eko eskolakoak. XV.mendekoak. Alabastroa.
  • Ziborio bat. XV.mendekoa.


Museoaren Barrukoa2.- Fede katolikoaren finkatze eta loratze garaia. Aro Modernoa: Errenazimendua eta Barrokoa (XVI.-XVIII. mendeak), honako pieza hauek dituelarik:

  • San Frantzisko. XVI. mendekoa. EL GRECOrena.
  • Herbeheretako taula. XVI. mendekoa. 
  • Jaiotzaren triptikoa. XVI. mendekoa 
  • Prozesiotarako gurutzeak. 
  • Alkizako sagrario monumentala. XVI. mendekoa. Ambrosio de Bengoechearena.


3.- Krisia eta suspertze garaia. Aro Garaikidea: Neo deritzan estiloa eta Arte garaikidea (XIX.eta XX. mendeak). Hemen sartzen dira Chillida eta Oteiza artista bikainen lanak, besteak beste.

 

 

Azken eguneratzea: 2005/03/31