Cristóbal Balenciaga Museoa
Cristobal Balenciaga Museoa Getarian dago, jostunaren jaioterrian, Aldamar jauregiaren ondoko eraikin berri batean dago. Topografikoki Getariaren gainean dagoen mendixka batean kokatutako jauregi hori Casa Torreseko markes-markesaren bizilekua izan zen. Haiek Belgikako Fabiola erreginaren aiton-amonak ziren eta Balentziagaren mentore ere izan ziren, haren lehenengo karrera urteetan.
Cristóbal Balenciaga Museoaren bildumak 1.200 pieza inguru dauzka eta Balentziagaren sorkarien munduko bilduma handiena izateaz gain, garrantzitsuena ere bada, hala hedadura kronologiko zabalarengatik, nola berau osatzen duten piezen kalitateagatik. Garrantzi horrek nazioarteko moda bildumen artean leku pribilegiatuan kokatzen du.
Balenciaga Museoaren espazio banaketa:
* 2000 m2 Erakusketa iraunkorra
* 200m2 Aldi bateko erakusketak
* 500 m2 Eskola guneak
* 2000 m2 Atrioa erabilera anitzetarako
* 350 m2 Administraziorako
* 500 m2 Almazenerako eta instalazioetarako
* 250 m2 Auditorioa
* 120 m2-Dokumentazio zentrua-liburutegia