Planoan non dagoen kokatuta:
1982tik Eduardo Chillida eskultorea, bere andre Pili Belzuncek eta bere sendi guztiak lagunduta, baserri zahar bat berriztatzeko lanetan aritu dira bere bilduma iraunkorki jendaurrean erakusteko asmoz. Zabalaga izeneko XVI. mendeko baserri hau aurri-egoeran zegoen berriztatua izan aurretik. Handia izan nahi duen proiektu hau museo gisa jaio da 2000. urtean.
Honela Donostiako eskultorearen ametsetako bat bete da, hots, bere artelanak biltzeko leku bat edukitzea, bere ibilbidearen bilakaera arlo guztietan jarraitu ahal izateko aukera emango duen lekua; Chillida bere osotasunean, bere marrazkiak, bere bilakaera, ulertzen lagunduko duelarik. Izan ere, espazio edo lekua beti izan da garrantzitsua eskultorearen artelanetan eta hortik sortu zen museo honi CHILLIDA ESPAZIOA edo CHILLIDA-LEKU izena emateko ideia.
Zabalaga ez da bakarrik artelanak biltzeko museo gune bat, baizik eta Chillidaren eskultura-gune bat gehiago da, Gijoneko "Elogio del horizonte" ("Zeruertzaren Goraipamena") edota Fuerteventurako Tindaya mendian eskuhartzeko proiektua bezala.
Baserria Donostiatik 5 km.tara kokatuta dago, Hernanirekin mugan.
Museoaren barruan bere artelan txikien sorta aurki dezakegu (110 artelan) material desberdinetan eginak, esate baterako alabastroak, granitoak, burdinak, igeltsuak, muralak, collageak...
Goiko solairuan Chillida intimistagoa dugu, marrazkiak, lehenengo gorputz-enborren eskulturak, lehen garaiko burdinak egin zituena. Hauekin batera, Lurrak eta Grabitazioei areto txikia eskaini die. Gai hauek artistaren obran oso garrantzitsuak dira, hauetan marrazkian inoiz sartu ez zen elementu bat gehitzen duelako: espazioa.
Zabalagak 12 hektareako lorategia dauka, zuhaitz ederrekin, estalperik gabeko museo bihurtu duena. Bertan Chillidak, bere jaioterrian erakusteko helburuarekin, urteetan zehar gorde duen bilduma ikus daiteke.
Hementxe tamaina handiko 40 baino pieza gehiago jarri dira, 17 urteetan zehar, gehienak burdinak eta granitoak. direlarik. Artelan hauetariko batzuk CHILLIDA-LEKUn daude denborak hauen gainean bere patina utz dezan, sortuak izan zireneko tokira eraman aurretik, beste batzuk, aldiz, hau da, gehienak, aukeratutako lekuan behin betiko geldituko dira.
Edukia
Chillidatarrek zuzenean kudeatuko dute CHILLIDA-LEKU, Kosme de Barañano arte-aholkulari lanetan arituko delarik. Museoa hasieratik honakoez hornituta dago: pelikulak ikusteko auditorio bat, Eduardo Chillidari buruzko bibliografia guztia duen liburutegi bat -zeini hemeroteka eta agiritegia erantsiko baitzaizkio - eta autoentzako aparkaleku bat eta liburuak eta museoari buruzko oroigarriak salduko dituen denda bat. Baserriaren berriztatzea eta beste eraikin txikiak (denda, auditorioa, agiritegiak) eta parkearen antolamendua arkitekto Joaquin Monteroren laguntzarekin egin dira