Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Arabako Museoak

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Kexaako Museoa


Aurkezpena

Jarduerak 

Informazioa

Museoaren BarrukoaAyalatarren oin-etxea izan zen Kexaako monumentu-multzoa Salvada mendikatearen babesean dagoen Aiarako Haranean dago, larre eta basoek osatzen duten edertasun handiko paisaiaz inguraturik.

Multzo zein familiaren historia, antzinako jauregiaren hegal batean dagoen museoari esker azagutu daiteke. Irudi, maketa eta objetuez hornituriko dokumentazio ugariaz gain, 600 urtetan zehar komentuan gordetako hainbat arte-lan ere erakusten da.

Museoaren BarrukoaMuseoarekin batera hona hemen multzoa osatzen duten bestelako eraikuntzak: Ayalatarren Gotor Jauregia (1.300) eta San Juan Bautista Komentua (1.378), Frenan Perez de Ayalak eginak. Pedro Lopez de  Ayala "Kantzelaria"-k eraikiarazitako Cabelloko Ama Birjinaren Kapera-Dorrea, alabastrozkoak diren etzandako irudiko hilobiez; irudi hauek Kantzelariarena berarena, bere emazte eta gurasoenak direlarik. Kaperan, erretaulak eta taula baten gainean pintaturiko frontalak egiten dute buru (egun, Chicagoko Arte Institutuan dagoen jatorrizkoaren kopia). XV. mendearen hondarreko San Juan Bautista Eliza, Barrokoko erretaula eder eta Fundatzailearen biloben hilobiez

Azken eguneratzea: 2005/03/30