Herri guztiek historia egiten dute, garai bakoitzaren berezitasunak adierazi, marraztu eta deskribatzen dituzten tresnen erabilpenaren bitartez ezbairik gabe bizimodu ezberdinetan islatuko dena. Hori dela eta, gure historiaren aro ezberdinetan gure arbasoak lagundu dituzten elementu horiek bildu, aurkeztu eta zabaldu ahal izatea, nolakoak izan garen eta zer garen jakiteko era deskribatzaile eta atsegina da oso, horrez gain hurrengo belaunaldiei iragan historia deskribatuko dien materiala ziurtatzen zaielarik.
Horrexegatik da, besteak beste, Oiongo Museo Etnografikoa hain interesgarria; izan ere, bai azken mendeetan bai eta antzinatean ere, Arabako Errioxaren iragan historia markatu duten bizimodua, usadioak, bitxikeriak eta pasadizo ugari bilduta daude bertan
|