Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Arabako Museoak

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

La Hoyako Museoa


Aurkezpena

Jarduerak 

Informazioa

Museo hau 1986. urtean ireki zen, aztarnategiari egindako bisitaren osagarri moduan. Bertako indusketa lanak 1989an amaitu ziren.

Museoa aztarnetagian bertan dago kokatua eta, 270m2ko erakusketaren bidez, mila urtetan zehar han bizi izan zen jendearen bizimodua nolako zen eta zer garapena izan zuen erakutsi nahi dio ikusleari. Horretarako, museotan orohar erabiltzen diren baliabideak erabili dira, hala nola, argazkiak, marrazkiak, testuak, maketak, garai hartako herriskaren antzera eraikitako etxeak (haien neurri berekoak eta bertan egoten ziren tresna eta bestelako lanabesak ere jasota daudelarik), bideo bat, aztarnategiaren hirigintzazko antolamendua nolako zen erakusten duen maketa bat eta abar.

Araban ireki den lehen "lekuko museoa" da, informazio izugarri aberatsa eman duen induskatutako arkeologi aztarnategia bertan zegoela aprobetxatuz, aztarnategi horren ezaugarriak azaltzen dituena.


Edukiak

Kristo aurreko lehen milurtekoko herriska bateko arkeologi aztarnategia.

Azken eguneratzea: 2005/03/30