Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Arabako Museoak

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Arabako Heraldikaren Museoa


Aurkezpena

Jarduerak 

Informazioa

Museoaren Barrukoa1963. urtean Arabako Foru Aldundiak Mendozako Dorrea konpondu eta han jarri zuen Arabako Heraldika Museoa.

Dorre horren lehen aztarnak XIII. mende ingurukoak dira. Iñigo Lopez de Mendoza jaunak eraiki zuen oin laukidun dorre-etxe fortifikatu gisa. Haren jabetasuna, Infantatuaren Dukeei esker, 1856. urtera arte iraun zuen, eta urte horretan Bruno Martínez de Aragón gasteiztarrari saldu zioten.

Museoaren EraikinaMuseoan jasota dauden heraldika-fondoak probintzia osoan desagertzeko arriskuan zeuden armarriak sistematikoki biltzeko kanpainari esker jaso ziren, bai eta norbanakoek egindako emaitzei esker ere.

Museoak berrogeitik gora armarri ditu erakusgai. Armarri horiek dorrearen beheko solairuan eta dorrearen inguruan dagoen harresiaren barruko paretetan daude itsatsita.

Museoaren EraikinaGuztien artetik aipatzekoak dira Gaonatarren armarria, Sabandon XIV. mendean botatako dorrean zegoena, eta Pedro López de Ayalak, Aguraingo Konteak, Gasteizen zeukan jauregian zegoen armarri txehetua.

Lehenengo solairua Arabako zazpi koadrilei eskainita dago, haiei egindako omenaldi gisa. Bertan heraldikazko bideoak ikusteko leku bat ere badago.

Bigarren eta hirugarren solairuetan heraldikari, deiturei eta leinuei buruzko gaiak jorratzen dituzten panelak daude erakusgai


Edukiak

Arabako hainbat sortetxetako armarriak.

 

 

Azken eguneratzea: 2005/03/31