Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Arabako Museoak

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Ertzaintzaren Museoa


Aurkezpena

Jarduerak

Informazioa

Ertzaintzaren Akademia 1982ko otsailaren 8an ireki zen, 1. Promozioko ikasleak prestatzeko. Harrezkero, bere instalazioak etengabe egokitu dira, polizia moderno eta eraginkorra sortzeko beharrizanei erantzuteko.

ERTZAINTZAREN MUSEOAren eraikina ere urte horretakoa da, 1982koa. Hasieran ez zen museoa izan, Ertzaintzaren hainbat unitateren egoitza baizik.

Ertzaintzaren museoaOndoren, eraikina berreraiki zen, museo bihurtzeko eta museoaren helburuak betetzeko. Helburuak berreskuratu, zaharberritu eta dokumentatzea dira, jakina, eta, batez ere, Ertzaintzaren lehenengo garaietako oroigarriak erakustea, bisitariek ikas eta goza dezaten, eta 1978ko Autonomia Estatutuaren ondorioz Euskadik herrizaingoaren arloan dituen berezitasunak uler ditzaten. Obrak behin amaituta, José Antonio Ardanza Garro lehendakariak zuzendu zuen irekiera ofiziala, 1998ko abenduaren 17an.

Erakusketa iraunkorreko fondoek historiako garai bakoitzari buruzko informazio handia ematen dute: jantziak, armak, argazkiak, dokumentuak eta zenbait momenturen oroigarri diren gauza anitzak daude ikusteko. Ikus-entzunezkoak eta bisitariek erabiltzeko elementuak ere badaude, baita multimedia ere.


Edukiak

Hona museoaren edukia, solairuz solairu:


Beheko solairua

Abiapuntua XVIII. mendea da eta FORU TALDE ARMATUAK (Bizkaiko Foralak,  Arabako Miñoiak, Gipuzkoako Mikeleteak) eta 1936ko FORU Ertzaintzaren museoaPOLIZIA BATERATUA (“ERTZAÑA”) daude ikusgai.


Lehenengo solairua

EUSKADIKO LURRALDE HISTORIKOETAKO POLIZIEI ETA ERTZAINTZARI buruzko erakusketa dago bertan: dokumentuak, jantziak, armak, argazkiak, oroigarriak, bideo-saioak eta bisitariek erabiltzeko elementuak.

 

 

 

Azken eguneratzea: 2005/03/31