Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Arabako Museoak

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Arabako Natur Zientzietako Museoa


Aurkezpena

Jarduerak

Informazioa

Arabako Natur Zientzietako Museoa Arabako Foru Aldundiaren menpe dago eta 1986ko maiatzean ireki zituen ateak. Museoaren ibilbidea horren laburra izanik ere, geologiazko, botanikazko eta zoologiazko bilduma oso garrantzitsuak biltzea lortu du, denetara milioi erdi erregistro baino gehiago daudelarik.

Museoaren fondo horiek dira gure Autonomi Elkartean naturari buruz lortutako ezagupenenaren zati handi baten oinarrizko materiala. Horrek, museoan gordetzen den ondarearen dokumentazio maila, eta hura zaintzeko etengabeko lanak ematen diote museo honi estatuan dauden natur zientzietako museoen artean ohorezko lekua.

BarrutikGure ingurunea aztertzera eta ikertzera zuzendutako hainbeste baliabide eskura izateak zera dakar, ondare paleontologiko eta aztarnategi oso garrantzitsuak aurkitzeko aukera izatea, horri buruzko fondoak handitzea eta haien sistema biologiko eta ingurune fisikoari buruzko ezagupenak areagotzea.

Une hauetan Arabako Natur Zientzietako Museoaren funtzionamendua integrala dela esan dezakegu, izan ere Legeak museoei eskatzen dien betebehar guztiak betetzen baititu, gehiago edo gutxiago, esate baterako museoan gordetzen den ondarea zaintzea, dokumentatzea eta ikertzea Barrutiketa, denen ondarea denez, jendearengana hurbiltzea, erakusketa, argitalpen, ikastaro, kanpaldi, txango ekologiko, hitzaldi eta abarren bidez.


Edukiak

Museoak hiru atal nagusi ditu bi solairutan banatuta:

Lehenengoan, Geologia: Petrologia, Mineralogia, Ornodunen Paleontologia, Ornogabeen Paleontologia, Geologia Orokorra. Bigarrenean, Botanika eta Zoologia: Botanika Kriptogamikoa, Botanika Fanerogamikoa, Ornogabeen Zoologia, Ornodunen Zoologia.

 

 

Azken eguneratzea: 2005/03/31