Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Arabako Museoak

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Artziniegako Etnografi Museoa


Aurkezpena

Jarduerak 

Informazioa

Arabako lurralde historikoko iparmendebaldeko ertzean dago kokatuta Artziniega, Bizkaia ondoan eta Gaztelarekin muga egiten duelarik.

Gaztelako Alfonso X. Jakintsua erregeak sortu zuen Artziniega hiria 1272. urtean. Horrek Gazteizko Kontseiluko eta Bizkaiko foru eta frankiziak lege zirela zuzen zezaten agindu zuen.

Hiritik kanpo eta Arteko Gure Amaren Santutegiaren ondoan Museoa aurkitzen dugu, Artziniegan eta bere inguruetan bildutako ondarea, 1.200 tresna, erakusgai duelarik.

Erakusketa iraunkorra 750 elementuk osaturik dago, Arabako eskualde honetan aintzinean izan ziren lanbide eta ihardunei dagozkien ataletan sailkatuta. Tresnak, lanabesak, erremintak eta bestelakoak aurkezten dira, dena delako bizibidearen inguruko ekintzen argibideak emanez. Tresnen berezitasuna eta erabilgarritasuna osotasunaren barruan erakusten dira; honela, artisau prozesua deskribatzen da, magia edo bizibide bakoitzeko sekretura heltzen saiatuz.

Urteei begira gertukoa izan arren ia ezezeguna bihurtu zaigun historia baten egileak, artisauak, omendu nahi ditu erakusketa honek. Mendeetan zehar gure artean ohikoa izan den bizimodua ezagutu, neurtu eta zaintzeko aukera dute ikusleek , industriaren garapenak eta kontsumoko gizarteak urrundu diguten mundua ikusiaz.

 

 

 

Azken eguneratzea: 2005/03/31