Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Arabako Museoak

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

ARTIUM, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa


Aurkezpena

Jarduerak 

Informazioa

Edukiak

Museoaren EraikinaARTIUMek, Arte Garaikidearen Museo Zentroak, gure garaiko artea hedatzea du helburu. Horretarako, bere Bilduma Iraunkorra du ikusgai, aldi baterako erakusketak antolatzen ditu eta sormen pentsamenduarekin zein lanarekin zerikusia duten beste jarduera batzuk ere antolatzen ditu.

Bildumaren jabe den Arabako Foru Aldundiaren bultzada eta ekimenetik sortu da ARTIUM. Izan ere, erakunde horrek hamarkadetan zehar arte garaikidearen arloan garatutako jardueraren emaitza eta gertaera nagusia da Museoa. 

2002ko apirilean inauguratua. Milurtekoarekin batera sortutako arte garaikidearen museoen belaunaldikoa da ARTIUM. Museo horiek fondo artistiko nabarmena dute, eta gaur egungo sormen-lanaren adierazpenak hedatzea eta ezagutzera ematea dute helburu nagusi.

Bere Bilduma Iraunkorra, aldi baterako erakusketen eta ikas jardueren programazioa eta aldi berean eskaintzen dituen zerbitzu guztiak helburu horien, gure eginkizunaren zerbitzMuseoaren Kanpoaldea ura dauden tresnak dira.

ARTIUM Gasteizko Erdi Aroko Alde Zaharreko kanpoko aldean dago kokatuta. ARTIUMek eta hiriko Gune Historikoak ardatz kulturala osatzen dute. Museo Zentroa ez ezik, antzinako Ur Biltegia -erakusketa aretoa da gaur egun-, Montehermoso Kultur Gunea, Karten Fournier Museoa eta Santa Maria Katedrala ere kokatzen dira bertan, Erdi Aroko "almendra" izenekoaren berezko balio arkitektonikoa ahaztu gabe.ARTIUM, hirigintzaren ikuspegitik, Erdi Aroko Gunera begira dago. Izan ere, bertara begira dago sarrera nagusia, San Prudentzio Ikastetxeko kantoi zaharrarekin lerrokatuta.

Arkitekturari begira, ARTIUM maila desberdinetan antolatzen da plaza nagusi baten inguruan eta azpian. Guztira, 13.000 m2-ko azalera du. Metro koadratu horietatik, 3.800 m2 erabili dira erakusketa iraunkorrak eta aldi baterakoak ikusgai jartzeko; mila metro koadratu inguru erabili dira ARTIUMeko museo eta administrazio arloak jartzeko, liburutegia barne; eta gainerako azaleran, erakusketekin zerikusia duten azpiegiturak eta ze Eskailera zabal batetik jaisten da barruko plazaren parean dagoen solairura. Bertan kokatzen da Museo Zentroko harrera-lekua.rbitzu teknikoak kokatu dira.

Berriro ere jaitsi eta erakusketa gelak ageri dira. Bi gela daude, eta 1.358 m2 eta 1.474 m2-ko azalera dute hurrenez hurren. Bi alboetan daude kokatuta, barruko plazaren azpian. Bertan, Bilduma Iraunkorra eta aldi baterako erakusketak daude ikusgai.

Bigarren eraikina plazako muturrean dago kokatuta, ARTIUMera sartzeko erakinaren bestaldean. Bertan, aldi baterako erakusketetarako bi gela berri daude. Batak 611 m2-ko azalera du eta besteak 406 m2-koa. Era berean, bertan daude ikas jardueretarako gelak, liburutegia eta Museo Zentroko bulegoak.


Bilduma IraunkorraMuseoaren Barrukoa

ARTIUMen Bilduma Iraunkorra 1.600 artelanek osatzen dute, pintura, eskultura, grabatu, marrazki eta instalazioek, hain zuzen ere. Bildumaren osaerari eta kalitateari esker, ARTIUMek lan sorta bikaina bezain adierazgarria eskaintzen du. Artelan horiek Euskal Herriko eta Espainiako artea adierazten dute, XX.mendetik orain arte, eta Euskal Herriko eta Espainiako arte garaikidearen bilduma garrantzitsuenetariko bat ikusteko aukera ematen digute. Bere fondoen erakusketak txandaka antolatzen dira, erakusketarako irizpideak ez ezik irizpide kontzeptualak ere kontuan hartuta.


Aldi baterako erakusketak eta Jarduerak

ARTIUMeko aldi baterako erakusketek, helburu eta formatu ezberdinei erantzunez, arteen oraingo egoera aditzera eramaten gaituzte ondokoen bidez: gai monografikoen inguruko taldeko erakusketak, artisten bakarkako erakusketak eta erakusketa antologikoak, garaien azterketa historikoak, estilo edo mugimendu artistikoak, baita ARTIUMerako propio garatutako artisten proiektuak ere. Gainera ARTIUMek jarduera desberdinak eskeintzen dizkio publiko orokorrari, aldi baterako erakusketak dagokien testuinguruan ezartzen dituztenak eta sorkuntza garaikidearekin zerikusia duten beste adierazpen batzuk hedatzen laguntzen dutenak. Zinema-zikloak, hitzaldiak, mintegiak, artistekin solasaldiak, edo garaiko dantza eta musika ekitaldiak izanik Zentro Musoak egiten dituen proposamenetako batzuk.


Hezkuntza eta Kultur Ekintza

Hezkuntza eta Kultur Ekintza Saila, museoak euskarritzat duen oinarrietako bat da bere zeregina betetzeko: garaiko sorkuntza hurbiltzea eta bere ulermena erraztea, alegia. Programa desberdinen bidez eta publiko mota bakoitzari egokitutako metodologiaren bidez, ARTIUMek bere interesak eta premiak aintzat hartzen dituen esperientzia eskaintzen dio bisitariari. Hezkuntza-programen eskaintzak gizartearen sektore guztiak barne hartzen ditu, esate baterako: adin guztietako ikasleak, familiak, nerabeak, ezinduak, nagusiak eta abar. Informaziorako tel: 945 209010


Kide Elkartuen Programa

Gizartearekin etengabe lankidetzan aritzeko eratua, Kide Elkartuen Programak lau modalitate ezberdin ditu, zirkustantzia ezberdinetara egokituak, alegia: Banako Kidea, Kide Profesionala, Famili Elkartua, Kide Saritua. Kide Elkartu bakoitzak, diru ekarpen bat egiten du urtero, 25E eta 40 E bitartean, modalitatearen arabera. Ekarpen hori eginez, Kideek abantaila interesgarriak lortzen dituzte, esate baterako, Museoan dohainik sartzea, inagurazio guztietarako gonbidapena, bisita gidatu esklusiboak, dohainik eskaintzen ez diren jardueretan beherapenak, beherapenak dendan eta beste hainbat abantaila.

 


 

Azken eguneratzea: 2008/06/05