Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Kultura Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kultura Ondarea
  4.  
  5. Arabako Museoak

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Euskal Buztingintza Museoa


Aurkezpena

Jarduerak 

Informazioa

Museoaren BarrukoaMuseoa, jendearentzat 1993 urtean ireki zen baserri birgaitu batean dago. Legutianoko urtegiaren ertzean kokatzen da, edertasun handiko paraje batean eta 1958 urtera arte bizirik iraun zuen buztinola bat bere osoan berreskuratu izanaren emaitza da. Eraikinean bertan, zeramika egiteko labe zahar bat kontserbatu da, Euskal Kulturaren Inbentario Orokorrean, Monumentu izendapenez, sartuta dagoena.

Eraikinaren lehenengo solairuan, euskal keramikaren erakusgarri diren aintzinako 300 piezaz osaturiko bilduma publikoa dago erakusgai. Ontziak, atal desberdinetan banatzen dira, izaten zuten erabileraren arabera. Ibilbide honek gure herriaren bizimodua eta historia ezagutzera ematen digu. Honako talde hauek bereiztu dira:

  • Sutarako keramika.Museoaren Barrukoa

  • Mahaiko keramika.

  • Ura garraiatu eta biltzekoak.

  • Txerri-hiltze eta janari-kontserbatzekoak.

  • Erabilera erlijiosokoak eta apaindurak.

  • Eraikuntzakoak eta osagarriak.

  • Beste batzuk.


Azken urteotan, Euskal Herriko ermita batzuetatik atera diren aintzinako keramikaren 450 pieza, gutxi gora behera, bildu dira. Ontzi hauetan bazkunetako zaindariaren jaian bazkideek antolatzen zituzten anaitasun-bazkarietarako jakiak gordetzen ziren.

Museoaren BarrukoaBilduma honek Kultura Ondarearen aldetik garrantzitsua izateaz gain, edertasun haundiko piezak jasotzen ditu, hainbat kasutan, apaingarri gisa, trazu berde, urdin eta marroiak dituztenak.

Museoko ibilbidea gaurko buztingintza-tailerrarekin osatzen da. Honetan, aintzinako teknikak erabiliz herri-keramikaren erreprodukzioak egiten dira. Denda bat ere badago, tailerreko produktuak salgai dituena

 

 

Azken eguneratzea: 2005/04/06